Mouros ibaiaren haranean gailentzen den goi ordokian, hainbat ur ildok ureztatzen dituzten lur emankorretan sortu zen Condeixa herri xumea, Conimbriga erromatar hiriaren hondakinak aprobetxatuz.
XI. mendean Condeixako lurrak Coimbrako Santa Kruz Monasterioari eman zitzaizkion dohaintzan, kolonizazioaren eta indusketaren arduraduna baitzen hura. Une hartan sortuko zuten fraideek Condeixa, baina 1219ko abuztua bitarte ez zen azaldu Condeixa-a-Nova izena. XIII. mendean leku txikia zen eta ez zuen 800 metro karratuko azalera baino handiagorik.
Antonio Carvalho da Costa aitak dio Outeiro izeneko bikote txiki batean dagoela Condeixa-a-Novaren jatorria.
Manuel I.a jaunak hainbat lur eman zizkion bere lehengusu Jorge jaunari (João II.aren eta Ana Mendonçakoaren sasiko semea, Aveiro hiriko jauna eta Coimbrako dukea), besteak beste, Condeixa-a-Nova bere barrutiarekin eta bere mugekin. Errege berak foru izatera pasa zuen herria 1514an, eta urte hartan bertan Condeixa-a-Nova auzitegi mailara igo zen.
CONIMBRIGA – Condeixa-a-Nova, Portugal
- Conimbrigako Museo Monografikoa – Museo Nazionala
- Conimbrigako erromatar aztarnak- Museo Nazionala
- PO.RO.S –Museu Multimedia Portugal Romano em Sicó –Museu Municipal
Conimbrigako Museo Monografikoa – Museo Nazionala
Erakusketa iraunkorra
Erromatar hiriaren hondakinak babesten ditu Conimbrigako Museo Monografikoak. Era askotako bildumak dira eta lekuak Kristo aurreko bigarren milurtekoaren eta Kristau aroaren VI. mendearen artean izan zuen bilakaera historikoa erakusten dute. Monumentu Nazionala 1910. urteaz geroztik, Portugalen dagoen erromatarren garaiko aztarnategi arkeologiko nabarmenena da Conimbriga, bai eta bisitatuena ere.
Defentsa naturalek babesten duten goi ordoki batean, Conimbrigaren jatorria izan zen herrigunea Azken Brontze Arotik aurrera garatu zen (K.a. IX. mendea). K.a. II. mendean erromatarrek konkistatu zuten herria, eta gure aroko lehen mendeetan lortu zuen osperik handiena.
Inperioaren garaiko azken mendeetako krisi politiko eta administratibo handiak eragina izan zuen Conimbrigan eta barbaroen inbasioen ondorioak jasan behar izan zituen. 465 eta 468 urteetan, sueboek hiria hartu eta arpilatu zuten, eta horrek are okerragotu zuen hiri bizitzaren gainbehera, eta gainbehera hark jarraitu egin zuen lekua behin betiko abandonatu zuten arte Erdi Aro betean.
Induskatutako hondakin gehienak erromatarren garaikoak dira. Bisitariek eraikin eta eraikuntza publiko eta pribatu ugariren hondakinak ikus ditzakete: foroa, terma eraikinak, akueduktua, anfiteatroa, merkataritza eta industria eraikinak, bai eta luxuzko egoitza pribatuak ere. Horien artean aipatzekoa da Casa dos Repuxos (Ur turrusten etxea), peristilo lorategidunaren erdian zituen ur jokoengatik, mosaiko geometriko eta figuratiboen zoru ederrengatik edo estuko moldeatu eta margotuz egindako estaldurengatik ezagutzen zena.
1962an sortua, Conimbrigako Museo Monografikoa Museo eta Kontserbazio Institutuaren mendeko zerbitzua da, eta haren eginkizuna da erromatar hiriko hondakinak kudeatzea, haien erakusketa publikoa bultzatzea eta aztarnategiaren inguruko ikerketa arkeologikoarekin jarraitzea. Erakusketa iraunkorrak Conimbrigako indusketako objektuak bakarrik erakusten ditu eta bi bloketan banatua dago. Lehen blokean ehunka objektu daude, erromatar hiriko biztanleen eguneroko bizitzako alderdi ugariak erakusten dituztenak (txanponen erabilera, industria eta merkataritza jarduerak, aisia…). Bigarren blokea hiru gelatan banatua dago, arkitektura publikoari, arkitektura pribatuari eta erlijio gurtzei eskainiak.
Conímbriga
3150-220 Condeixa-a-Velha
GPS koordenatuak:
Latitudea 40.0983494
Luzera -8.4924453
http://www.conimbriga.gov.pt
Telefono zk.: +351 239 941 177
infogeral@conimbriga.pt
Ordutegiak
- Astelehenetik igandera, 10:00etatik 19:00ak arte
- Itxita: urtarrilaren 1ean, Pazko igandean, eta maiatzekoan eta abenduaren 25ean.
- Noren ardurapean: Kultur Ondarearen Zuzendaritza Nagusia
Conimbrigako erromatar aztarnak- Museo Nazionala
Conimbrigako aztarnategian Neolitikoaren garaitik biziko zen jendea, baina gizakien presentzia segurua du Kalkolitoan eta Brontze Aroan, garai haietan sortu baitziren gure egunetara iritsi ziren lehen testigantzak. Egia da zeltak han egon zirela: briga-rekin amaitzen diren toponimoak presentzia horren lekuko garbi. Horrenbestez, Conimbriga herrigune bat zen erromatarrak hara iritsi zirenean K.a. 138 urtean eta oppidum-az jabetu zirenean.
Conimbrigako hondakinak, haren inguruetan eraikitako Museo Monografikoa eta Alcabidequeko castellum-a gune arkeologiko garrantzitsua dira, eta aukera ematen dute Erromatar Inperio izugarriaren zelula garrantzitsu bat berreraikitzeko. Mirobrigarekin (Santiago do Cacém) eta Tongobrigarekin (Freixo, Marco de Canaveses) batera, erromatar memoriaren triangelu handia osatzen dute Portugalen. Erromatarren arkitekturaren handitasuna eta pragmatismoa ondo irudikatuak daude Conimbrigan, bai eta ekintza zibilizatzailearen nagusitasuna ere, eguneroko bizitzako era guztietako xehetasunak gainditzen dituena. Izan ere, aurreko testuak argi uzten duen bezala, Antzinarotik bizi zen jendea bertan, Conimbrigaren sorrera eta han dauden eraikin gehienak Augusto enperadorearen (K.a. I. mendea – K.o. I. mendea) garaikoak dira.
1928. urtean hasi ziren indusketa arkeologikoak eta agerian utzi zuten hiri honen trazaduraren zati handi bat. Horri esker, hondakinak ikustera joaten denak aukera izango du hiri plangintza nekeza zela eta behar guztiei erantzuten ziela egiaztatzeko: foroa, akueduktua, merkataritza auzoak, industria eta etxebizitza, ostatu bat, hainbat bainugela, anfiteatroa eta hiria inguratzeko eta defendatzeko harresiak. Multzo horretan jauretxe aberatsen auzo bat nabarmentzen da, plebeioen insulae-aren erabat desberdina, oso eraikuntza konplexuarekin eta dekorazio finarekin –nabarmentzekoa da “A Casa dos Repuxos”, peristilo lorategidun handiarekin eta mosaiko polikromatuz osatutako zoladurarekin, in situ kontserbatu direnak, motibo mitologiko edo geometrikoekin, edo besterik gabe, egiazko eguneroko bizitza erakusten zutenak-.
Conímbriga
3150-220 Condeixa-a-Velha
GPS koordenatuak:
Latitudea 40.0983494
Luzera -8.4924453
http://www.conimbriga.gov.pt
Telefono zk.: +351 239 941 177
infogeral@conimbriga.pt
Ordutegiak
- Astelehenetik igandera, 10:00etatik 19:00ak arte.
- Itxita: urtarrilaren 1ean, Pazko igandean, eta maiatzekoan eta abenduaren 25ean
- Noren ardurapean: Kultur Ondarearen Zuzendaritza Nagusia
PO.RO.S –Museu Multimedia Portugal Romano em Sicó –Museu Municipal
Erakusketa iraunkorra
Orain dela 2.000 bat urte iritsi ziren erromatarrak Sico lurretara. Inperioaren mugan, guztiz erromatartutako zentro bilakatu zen Conimbriga.
PO.RO.S – Sico lurraldean izandako erromatarren presentziaren bidaia da Sicoko Erromatar Museoa, eta lurraldearen historiari forma eman zion kulturen topaketari buruzko informazioa ematen du. Teknologiak zentzumenak pizten ditu eta izaera bizi eta dinamikoa ematen dio erakusketari, ezagutza eta jolasa elkartzeko modukoa, eta aldi berean erromanizazioaren memoria historikoa babesten eta hedatzen laguntzen du. PO.RO.S gune erakargarri eta berritzailea da, eta erromanizazioaren eta gaur egun arte iraun duen legatuaren memorian barrena eramaten gaitu.
Quinta da São Tomé, Avª. Dos Bombeiros Voluntários
3150-160 Condeixa-a-Nova
GPS koordenatuak:
Latitudea 40.1118871
Luzera -8.4937507
www.poros.pt
Telefono zk.: +351 239 949 122
info@poros.pt
Ordutegiak
Udan
- Apiriletik irailera: asteartetik igandera 10:00etatik – 19:00ak arte
Neguan
- Urritik martxora: asteartetik igandera 10:00etatik – 18:00ak arte.
Turismo bulegoa
Centro Cívico de Condeixa-a-Nova
Praça do Município
3150-113 Condeixa-a-Nova
GPS koordenatuak:
Latitudea 40.1128824
Luzera -8.5007905
www.cm-condeixa.pt
Telefono zk.: +351 239 940 143
turismo@cm-condeixa.pt
Ordutegia
- Astelehenatik ostiralera: 10h00 – 13h00 | 14h00 – 18h00
- Larunbata eta igandea: 10h00 – 17h00
KOKALEKUA
Condeixa-a-Nova udalerria erdialdeko lurraldearen kostaldean dago, Lisboaren iparraldean 200 bat kilometrora, Oportoren hegoaldean 120 bat kilometrora eta Coimbra hiritik soilik 10 kilometrora, huraxe izanik erdialdeko lurraldeko hiri nagusia. Coimbrako udalerrietara ematen du eta honako muga hauek ditu: iparraldean, Miranda do Corvo eta Penela; ekialdean, Penela eta Soure udalerria hegoaldean, eta mendebaldean, Soure eta Montemor-o-Velho.
Oro har, irisgarritasun pribilegiatua du udalerriak. A1, Lisboa-Oporto autobidea, Condeixaren ondotik igarotzen da, eta lotune bat du udalerriko egoitzatik oso hurbil. N347 errepideak Penelarekiko lotura ona bermatzen dio, eta ordainpeko autobide berriak, A13-1 autobideak, lotzen du Condeixa Tomar-ekin (hegoaldean), Coimbrarekin (iparraldean) eta Miranda do Corvo eta Lousã-rekin.
Errepide nazionaletik, edo Coimbraren iparraldean A14 hartuta, tarte txiki samarrean daude Figueira da Foz eta bere hondartzak. Beste horrenbeste esan daiteke Serra da Lousã-rekiko, arbelezko bere herriekin, eta bere baso eta paisaia ederrekin; izen bereko herritik eta Miranda do Corvotik (N342 o A13-1) edo Penela, Espinhal eta Castanheira de Peratik joan daiteke haietara (N347).
Iparraldeko eta mendebaldeko trenbideak ere ez daude urruti, Coimbrako geltokian elkarri lotzen zaizkienak (N347).