K.a. I eta K.o. IV mendearen artean erromatar inperioa baskoien lurretan ezarri zen Oiasso hiria sortuz, egun Irun bezala ezagutzen dena. Gipuzkoako probintzian kokatua (Euskal Autonomia Erkidegoan), hiria Bidasoa ibaiaren bokalean dago, mugakide dituelarik Frantzia eta Nafarroako Foru Erkidegoa. Gipuzkoako bigarren hiria da hiriburuaren atzetik, 17 km-ko distantziara, eta 62.000 biztanle ditu eta kokapen estrategikoa dauka, muga igarotzeko bideetako bat delako.
Azken hamarkadetako ikerketa arkeologikoek Oiasso identifikatzeko aukera eman dute iturri klasikoetan oinarrituta, Estrabon, Plinio eta Ptolomeok aipatu baitzuten. Estrabon, geografoa Augusto eta Tiberio garaian, Oiasso polisa aipatu zuen Pompelo-ko (Iruñea-Pamplona) erregioko hirietako bat bezala “itsasoaren ertz ertzea” eta “Akitania eta Iberia arteko mugan amaitzen da justu”. Erromatarren aztarna oraindik ikus daiteke aurkitutako hondakin ugaritan, haien artean nabarmentzekoa baita Santa Elena ermitako nekropolia, Aiako Harriaren inguruan dauden mea ustiapenak, Irungo Santiago karrikan eta Tadeo Murgian agertutako kaia eta egungo Oiasso Erromatar Museoaren atzean dauden termak.
Gehien azpimarratu daitezkeen jardueren artean Dies Oiassonis dago, berregite historikoaren jaialdia, 2010 urtetik ospatzen dena uztailean eta hiriaren iragan erromatarra deskubritu, ezagutu eta gozatzeko aukera ematen du modu desberdin batean. Beste hitzordu garrantzitsu bat Bidasoko Zine Arkeologikoaren Nazioarteko Jaialdia da, 2001etik normalean udazken aldera egiten dena eta horren helburua da gizarteari arkeologia ezagutzera eman eta hurbiltzea ikus-entzunezko obrak sustatzearen bitartez, izan ere arkeologoek eginiko ikerketen emaitzak dibulgatzen dituzte.
OIASSO – Irun, Euskadi
Oiasso Erromatar Museoa
Irungo Oiasso Museoa udal museo arkeologikoa da, eta Oiasso hiriaren inguruan aurkitutako erromatarren garaiko hondakinak bildu dira bertan, alde honetako ondare arkeologikoa ezagutzera eman ahal izateko eta Bizkaiko golkoan erromatarren garaia ezagutzera eman eta hedatzeko erreferentzia gune bilakatzeko. Oiasso modu atseginean ezagutzeko aukera eskaintzen du Museoak, bertan ikus daitezkeen esparruen bidez, mundu erromatarrak bertako gizartean izan zuen eraginaren, portuaren aurkikuntza arkeologikoaren eta gure garaiko I. eta II. mendeetan hirian izandako bizitzaren erakusgarri.
Calle Eskoleta, 1
20302 Irun
GPS Koordenatuak:
Latitudea: 43,340046
Luzera: -1,787799
www.oiasso.com
info-oiassomuseo@irun.org
Telefono zk.: +34 943 63 93 53
Ordutegia
Urria- Maiatza
- Asteartea, Asteazkena, Osteguna eta Igandea: 10:00 – 14:00
- Ostirala eta Larunbata: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 19:00
Ekaina- Iraila
- Asteartetik larunbatera: 10:00 – 20:00 Igandeetan: 10:00 – 14:00
- Astelehenetan eta Igande arratsaldeetan itxita
Xantalen Nekropolia
Erdi Aroko Xantalen ermitaren barnean aurkitu zuten Oiassoko nekropolia edo hilerria. Zenbait ontzi aurkitu dira, barruan hautsekin, hileta ostilamenduekin batera, esate baterako, zeramikazko ontziak, acus crinalis edo ilerako hezurrezko orratzak, eta fibulak, aurkitutako piezetako batzuk aipatzearren.
Objektu guztiz bikainen bildumak ditu barnean, okupatzaileek zuten bizi mailaren erakusgarri, Atlantikoaren bazterreko erromatar hirietako hiri giroen oso parekoak.
Hilobiekin batera bi eraikinen zimenduak aurkitu ziren, mausoleotzat hartu zirenak. Haietako bat, neurri handiagokoa, Guillermo Sancho, Akitaniako Dukeak berrerabili zuen X. mendean tenplu kristau gisa, aldare bat jarrita. Gune horren erlijio erabilerari eutsi zaio gaur arte, egun ikus daitekeen ermitaren eraikuntzarekin.
Calle Ermita, 2
20304 Irun
GPS Koordenatuak:
Latitudea: 43.335478
Luzera: -1.785275
www.oiasso.com
info-oiassomuseo@irun.org
Telefono zk.: +34 943 63 93 53
Ordutegia
Bisita gidatuak (ordua eskatzeko Telefono zk. 943 63 93 53).
Larunbatero 11:00etan.
Irugurutzetako Meatzeak
Irugurutzetako ondare eremuan meatze galeriak eta minerala erretzeko labeak daude. Bisita Meatze Trenean egiten da; hark museoan bertan jasotzen ditu bidaiariak eta mea ustiategia dagoen eremu naturaleraino eramaten.
Aiako Harriko eta haren inguruko meatzeak ustiatzen erromatarren garaian hasi baziren ere, Irugurutzetan ikus daitezkeen egiturek zerikusia dute XX. mendeko meatze jarduerarekin, burdina erauzteko lanarekin.
Erauzten zuten lekuetatik eta burdinbideetan barrena, plano inklinatuan zehar, bagoneta batzuetan eramaten zuten burdin mea labeetaraino. Edo bestela airez, pertza batzuei zintzilik eusten zien kable sistema baten bidez. Hara iristean, labeetan erretzen zuten oxido bihurtzeko eta hala bere metal legea areagotzeko.
Barrio Meaka, 110
20305 Irun
GPS Koordenatuak:
Latitudea: 43.3179905
Luzera: -1.7722181
www.oiasso.com
Telefono zk.: +34 943 63 93 53
info-oiassomuseo@irun.org
Ordutegia
Bisita gidatuak (ordua eskatzeko Telefono zk. 943 63 93 53).
Irailatik ekainara
- Igandero 11:00etan.
Uztailatik abuztura
- osteguna, ostirala eta larunbata 17:00etan.
Oiassoko Termak
Erromatarren munduan hainbat gela zituzten bainuak ziren termak, tenperatura desberdineko urekin. Ariketa fisikoa egiteko eta aisialdirako leku gisa ere erabiltzen zituzten.
Oiassoko terma publikoak museoaren atzealdeko lorategian aurkitu eta induskatu ziren eta museo bilakatzeko zain daude. Indusketetan hiru gela bereizi ziren hipokaustoa, hauxe da, berotze sistema zutenak. Gela horien lurzoruek barne hutsak zituzten aire beroa handik igarotzeko.
Gela handienak, frigidarium edo ur hotzaren gelak, opus spicatum zoladura mantendu du, galburu moduan egokitutako adreiluekin. Gaur egun, haien banaketa eta itxura uler daiteke errealitate handituan egindako berreraikuntza birtualari esker.
LO EGITEKO
Bidasoako Eskualdeak bisitariari eskaintzen dio ostatu hartzeko hainbat aukera, hotel, ostatu etxe eta apartamentu ugari baititu lurralde osoan. Bi kanpinez gainera, bi aterpetxe eta landetxe ugari ditu, bisitariaren neurrira egindako inguruneaz gozatu ahal izateko, berdeguneez betea eta pilaketarik gabea, urteko edozein sasoitan. Erdi Aroan iratzartzea, erosketa egun batez gozatzea, erromatar iraganean barneratzea, mendi ibiliak egitea, Donejakue Bidean barrena doan erromesarekin elkarrizketa atsegin bat izatea, hegaztiak begiztatzeko txoko bat aurkitzea, hori guztia, ez da batere zaila gure eskualdean ostatu hartzen baduzu. Ez utzi inori aurrea hartzen.
JATETXEAK
Sukaldaritza bidasotarrak ezaugarriren bat izan badu bere produktuen kalitatea izan da hori, bertako marinel kulturaren fruitu. Jatetxe guztietan aurkituko dituzu arrainak eta itsaskiak, eta horiekin batera, beti ere, bertako produktuak eta inguruetako haragirik onena. Bidasoaldeko gizonek eta emakumeek jakinduria handiz egin duten lana izan da itsasoko produktuak eta lehorrekoak egoki elkartzekoa.
Sukaldaritzak bilakaera handia izan du eta kalitate handiko sukaldaritza berria sortu da, egile sukaldaritza, produktu fresko, natural eta kalitatezkoaren zaporeak mantentzeko xedean, guztia behar bezala landua. Sutegietako benetako artistek laguntzen dute errezeta zaharrak kontserbatu eta berreskuratzen eta sukaldaritzari aire berria ematen, jatorri xumeko platerei balio handiagoa eman eta berrituz. Gastronomiaren benetako tenpluak ahorik finena asetzeko prest.
Sagardotegietakoa da Bidasoa eskualdean oso ezaguna den beste “errito” bat. Sagardotegiek urtarrilean hasten dute beren denboraldia, eta bertan, mokadu baten eta bestearen artean sagardoa zuzenean edaten da kupeletik, Bakailao tortilla, bakailaoa piperrekin, txuleta ederra eta postrerako gazta, intxaurrak eta irasagarra, hori guztia giro bikainean. Behin joanez gero errepikatu egingo duzu seguru.
Bertako maila handiko sukaldaritzaz eta sukaldaritza tradizionalaz gainera, beste gastronomia eskaintza handi bat aurki daiteke gure eskualdean.
Turismo Bulegoa
Plaza Luis Mariano, 3
20302 Irun
GPS koodenatuak:
Latitudea 43.3397941
Luzera -1.7947363
www.bidasoaturismo.com
Telefono zk.: +34 943 02 07 32
turismo@bidasoa-activa.com
Horario
- Neguko ordutegia
Irailak 16 / ekainak 30:
Asteartea – Larunbata: 10:00 – 13:30 / 15:30 – 19:00
Astelehena: 15:30 – 19:00 - Udako ordutegia
Uztailak 1 / irailak 15:
Astelehena – larunbata: 10:00 – 13:30 / 15:00 – 19:30
Igandea: 10:00 – 14:00
KOKALEKUA
Irun Gipuzkoan dago, Euskal Autonomia Erkidegoan, Bidasoa ibaiaren itsasadarrean eta Txingudi badian, eta muga egiten du Frantziarekin eta Nafarroako Foru Erkidegoarekin. Irun funtsezko gunea da tren-garraioan eta errepidekoan. Nazioko eta nazioarteko bidaia ugariren helmuga eta abaiapuntua da, eta 30 kilometro baino gutxiagora dauzka Miarritzeko eta Hondarribian dagoen Donostiako aireportuak. Gainera, hiria lanean ari da hiri-mugikortasun iraunkorrean, bitarteko ez-kutsagarrientzako bideak sortuz, bizikleta-erreiak eta oinezkoentzako bideak eraikiz.
Hegazkinez
Donostiako Aireportua (Hondarribia) Hegaldiak egunero Madril eta Bartzelonara Biarrizko Nazioarteko Aireportua Badiatik 25 minutura A63-tik Hegaldiak egunero Paris aldera – Orly eta Roissy (EasyJet eta Air France) Hegaldiak egunero Lyon et Clermont-Ferrand aldera Hegaldiak egunero Londres aldera (Ryan Air) Hegaldiak astero Dublin aldera (Ryan Air) Hegaldiak astero Helsinki aldera (Blue1) Hegaldiak astero Marseille aldera (Ryan Air) Hegaldiak astero Lille aldera (Lurraldeko Konpainia) Paris, Lyon, Londres, Clermont-Ferrand, Marseille, Nice, Genève, Bristol, Dublin et Birminghamez gainera, beste 3 norako Biarritzekin loturik: Amsterdam, Ryanair konpainiarekin, 3 hegaldi/astean
Trenez
Hendaiako tren geltokiak A.V.E. hainbat aldiz/egunean, Paris Montparnassetik. Trenez 5 ordu besterik ez Bidasoa-Txingudi eta Paris artean! Hendaia – Paris- Genève – Vintimille www.voyages-sncf.com Irungo tren geltokia Irun – Madril, Espainia y Portugal www.renfe.es
Autoz
- A63 (www.asf.fr/A63) eta A64 (www.asf.fr/A64) autopistek Bidasoa-Txingudi badia lotzen dute Bordele, Paris, Toulouse edo Perpignanekin Iparralderantz, eta A8 Autopista Donostia, Iruñea, Bilbo, Madril edo Bartzelonarekin Hegoalderantz.
Itsasontziaz
- Jolaski – 0034 639 617 898 – www.jolaski.com
- Marie Louise – 0033 (0)6 07 02 55 09