Erdi Aroko herri historikoa da Marvão, Portalegreko barrutian dago, Alentejoko eskualdean, Sapoio Mendizerrako amildegi harkaiztsu baten gainean, 860 metroko garaieran.
154,90 km²-ko azalera eta 3.512 biztanle ditu Marvãoko eskualdeak. Marvão herriak gutxi gorabehera 105 biztanle ditu.
Herriari eta Marvãoko gotorlekuei leku egiten dien gain harkaiztsuari besteak beste Amaia de Ibn Maruan eta Amaiako Gotorlekua izena ematen zaie Isa de Ibn Áhmad ar-Rázi historialari kordobarrak X. mendean idatzitako obran. Ibn Maruan emeritar leinu nobleko muladia, Kordobako Emirerriaren aurka matxinatutako buruzagia izan zen IX. mendearen azken laurdenean. Gain hartu ezinak aterpe gotortuarena egin du historian zehar inolako etenik gabe. Ibn Maruanek 876/877 urteetan eman zion erabileratik eratorria da egungo Marvão leku izena.
Harresiak eta dorreak harrizko malkarretan egokitzeko formari esker gizakiaren obraren eta berezko topografiaren arteko multzo homogeneoa da Marvão. Besteak beste, hauexek dira, inolako zalantzarik gabe, gune interesgarrienak: Marvãoko gaztelua eta harresi handia; Udal Museoa, Kultur Etxea, Ammaia Hiriko Museoa eta Erromatar aztarnak, Quinhentista zubia, igerilekua eta Sever ibaiko hondartza, Portagemen. Serra de Mamede Parke Naturalean bilduta, Marvãoko eskualdeak fauna, flora eta paisaia apartak ditu. Gainera, zuhaitzez inguratutako xendek eta haran emankorrek igarotzen dute alderik alde Marvãoko eskualdea, oso egokiak dira mendi ibilaldiak egiteko, edo bizikletaz zein zaldiz ibiltzeko.
Marvãon egiten diren kultur ekitaldiei dagokienez, aipagarriak dira Gaztainaren Azoka, Badajozekin senidetuta bideratzen den Al Mossassa Islamiar jaialdia, Musika Klasikoaren Nazioarteko Jaialdia eta Nazioarteko Zinemaldia. Horiez gain, Extremadurako Valencia de Alcantarako auzoekin elkarlanean jarduten dugu hainbat kultur eta kirol ekitalditan, horien artean aipagarri Manuel O Afortunado erregearen eta Aragoiko Isabel Infantaren arteko Errege Ezkontza delakoa.
Tradizio handikoa da gure gastronomia eta udalak, urte osoan zehar, hainbat gastronomia ekitaldi antolatzen ditu, esate baterako, Olio dastatzeak, antxume eta arkume jateak, bakailaoa gaztaina saltsan egina, edo ehiza. Postre gisa, gaztaina goxokiak, “sagar boleimak”…
Artisautzari dagokionez, “gaztaina azalarekin egindako brodatu” tradizionalak eskaintzen ditu Marvãok.
360º-ko paisaia, gure begirada osoa bereganatzen duena. Halakoxea da Marvão. Serra da Memede Mendizerrako Parke Naturalaren bihotzaren berezko taupadak markatzen du herriaren erritmoa, eta humanizazioaren sustraiak naturan txirikordatzen dira angelu guztietatik inguratzen duen ametsezko paisaiari forma emateko.
Une honetan Gizateriaren ondare izateko 2 hautagai dauzkagu: “Rayako Gotorleku Baluartedunak”, Elvas, Almeida eta Valençarekin batera aurkeztua. Gainera, beste 20 udalerrirekin batera ari gara “Poteko Aroaren ondare ez-materialaren hautagaitza” aurrera eramateko.
Marvão ikusteko, sentitzeko, gozatzeko eta ez ahanzteko.
AMMAIA – Marvão, Portugal
Ammaia hiria
Ammaia hiria bere garaiko aztarna garrantzitsuena da Alentejoko iparraldean. São Mamede Mendizerrako Parke Naturalaren bihotzean kokatua, Marvãoko eskualdean, Quinta do Deão eta Tapada da Aramenha auzoek osatuta dago hirigunea, gutxi gorabehera 25 hektarea hartzen ditu.
1949. urtean multzo osoa Monumentu Nazional izendatu bazuten ere, abandonatuta egon zen 1994. urtera arte. Orduz geroztik, Ammaia Hiria Fundazioaren sorrerarekin, ahal den guztia egin da hiri garrantzitsu hartatik kontserbatzen dena aztertzeko eta babesteko. Ammaia Civitas bihurtu zuten K.o. 44/45. urteetan, eta K.o. I. mendean Mvnicipivm estatusa lortu zuen. Aitzitik, Lucio Veroren agintaldikoak dira hiriari buruz dauzkagun datuak, K.o. 166. urtekoak.
Hala, erromatar hiri bateko hiri sare osoa aztertu daiteke; izan ere, dagoeneko egitura garrantzitsuak identifikatu dira, esate baterako, segur asko I. mendekoa izango den tenpluko “idulkia”, bainuetxe publikoak eta beste etxebizitza egitura batzuk.
Bada “bertako museo” bat, Ammaia Hiriko Museo Monografikoa, bertan bizi ziren herritarren eguneroko bizimodua erakusten duena, aurkitutako eta zerrendatutako beste objektu askorekin batera, esate baterako, judutar ikurrak ( Menorah, Lulav, shofar e ethrog ) dauzkan harrizko eraztun bat eta Iberiar penintsulako erromatar kristal bilduma garrantzitsuenetako bat.
Ammaia Hiriko Fundazioaren lurretan dago aztarnek okupatzen duten azaleraren zati handi bat. Fundazio horrek Monumentu Nazional garrantzitsu hau aztertzea, berreskuratzea eta zaintzea ditu helburu nagusi.
Estrada da Calçadinha 4
7330-318 São Salvador de Aramenha, Marvão
GPS koordenatuak:
Latitudea 39.3701254
Luzera -7.3880976
www.ammaia.pt
Telefono zk.: +351 245 919 08
ammaia@ammaia.pt
Ordutegia
- Astelehenetik igande arte: 9:00 – 12:30 eta 14:00 – 17:30
Gaztelua
Erasotzaileak geldiarazteko gotorleku estrategikoa da Marvãoko Gaztelua, 13 kilometrora dagoen mugari begira dago. Era berean, aterpetzeko leku segurua izan zen, eta behatzeko eta zaintza lanak egiteko leku bikaina, mendean hartzen baitzuen auzoko herrialdeko osteak Valencia de Alcantaratik sartzeko bigarren bide garrantzitsuena, Goi Alentejoko eremu zabalean, Badajozetik Tajo ibairaino. Agerikoa da kokalekuaren funtzio estrategikoa: arerioak geldiarazteko lehen lerroaren zati da, Montalvãotik Elvaseraino iristen denaren zati, Alcanizesko Tratatuaren ostekoa, egungo Portalegreko Barrutian.
Castelo de Marvão
7330, Marvão
GPS koordenatuak:
Latitudea 39.3968898
Luzera -7.382051
www.cm-marvao.pt
Telefono zk. +351 245 909 138
castelo@cm-marvao.pt
Ordutegia
Egunero zabalik 10:00 – 17:00
Câmara Velha – Kultur Etxea
Paços do Concelho direlakoen eraikina izan zen Ganbera Zaharra D. Manuelen agintaldian (XV-XVI. mendeak) eraiki zenetik 1956. urtera arte, orduan eraiki baitzituzten egungo ganbera instalazioak. Manuelen armarriarekin eta 1512ko foru izendapenarekin bateratu dezakegu eraikinaren datazio estilistikoa.
Hiriko arkitektura zibilaren elementu garrantzitsuenetakoa da eta, aldi berean, hiriko eraikin zaharrena, eta horiei bere kokapena gehitzen badiegu, agerian geratzen da denboraren joanean izan duen garrantzi politikoa zein administratiboa. Izan ere, hiru kalek (Calle de Cima, Rua das Puertas da Vila eta Rua do Reloj) bat egiten duten lekuan dago, abiapuntua Erdi Aroko harresiko hiru ateetan (Ródãoko, Vilako eta Dorreko ateak, hurrenez hurren) duten hiru kaleen bilgunean. Kale horiek Pelourinho plazan (era berean Hiriko plaza deitua) biltzen dira, eta erdian dago justizia aplikatzeko ganbera hau, tokiko boterearen ikur eta Manuelek utzitako ondare.
Rua 24 de Janeiro nº1
7330-122 Marvão
GPS koordenatuak:
Latitudea 39.3936265
Luzera -7.378262
www.cm-marvao.pt
Telefono zk.: +351 245 909 137
camara.velha@cm-marvao.pt
Ordutegia
Astelehenetik igandera: 9:30 – 13:00 eta 14.00 – 17:30 .
Udal Museoa
Santa Maria eliza, elizkizunetarako itxia eta lur jotzeko arriskuan, zaharberritu egin zuten bertan Marvãoko Udal Museoa egokitzeko.
Bisitariari Marvãoko Udalerriaren Historian barrena Paleolitotik gure aitona-amonen garaira arteko bisitaldi bat eskaintzeko xedearekin bildu eta aurkeztu ziren era guztietako aztarna esanguratsuak.
Zeramikek, metalek, beirek eta dokumentu epigrafikoak dira erromatarren presentziaren lekukotasunak. Herdade de los Palomareseko erromatar nekropolian eta Ammaiako Erromatar Hirian egindako indusketa arkeologikoak izan ziren ikusgai dagoen ondarearen iturri nagusiak.
Santa María Eliza
Largo de Santa Maria
7330-101 Marvão
GPS koordenatuak:
Latitudea 39.3948328
Luzera -7.3800912
www.cm-marvao.pt
Telefono zk.: +351 245909132
museu.municipal@cm-marvao.pt
Ordutegia
Astelehenetan izan ezik, egunero: 10:00 – 12:30 eta 13:30 – 17:00 .
Turismo bulegoa
Rua de Biaxo s/n
7330 – 111 MARVÃO
www.marvao.pt – www.cm-marvao.pt
Telefono zk.: +351 245 909 131
turismo@cm-marvao.pt
Ordutegia
10:00 – 17:00 (Abenduaren 34an eta 25ean itxita)