
- ekitaldia hau amaitu da.
ERAKUSKETA “Lokatza historiaren zaindari “
18 ekaina, 2021 @ 8:00 am - 19 iraila, 2021 @ 5:00 pm
DoanErakusketa honetan aurkezten diren objektuak denboran kapsulatutakoak dira eta aparteko balioa dute, baldintza berezietan kontserbatutako piezak izanik. Material organikoz, zurez, larruz eta artilez egindako piezak dira, egoera normal batean denboraren poderioz desegin ohi direnak. Baina bertan biltzen ditugun pieza hauek bizirautea lortu dute mende guzti hauetan zehar lokatzetan lurperatuta geratu direlako, lokatz hori arduratu delarik horiek zaintzeaz. Pieza horiek garai hartako egunerokotasunarekin loturiko pasarte ia ezezagunak marrazteko aukera ematen digute.
Beraz, erakusketak, gure iraganeko bide luzea egiteko aukera ematen digu. Oiasso inguruko pieza erromatarrak biltzen ditu, I. eta II. mendeetakoak; baita Gijongo Tabacalera putzu-biltegian egindako indusketetako objektuak ere, VI-VIII. mendetakoak, eta XIII. mendetik XVI. mendera bitarteko Hondarribiako, Azkoitiko eta Elgoibarko (Gipuzkoa) aurkikuntzekin osatzen da.