.
AURKEZPENA
Atlantiakoko Hiri Erromatarren Sarea Atlantikoko eraginpean dagoen eta iragan erromatarra duen udalerrien elkarte bat da, eta kultura berezi baten ondarea ezagutzeko aukera ematen du.
Sarea hiru herrialdetik pasatzen da eta hiri hauek daude sartuta: Saintes, Irun, Gijón, Lugo, Braga, Condeixa-a-Nova eta Marvão.
Saretik, gure udalerriak bisitatzera gonbidatzen zaituztegu iraganerako bidaia bat egiteko, betiere ondare erromatarraz gozatuz eta kultura-turismoaren eskaintza erakargarri batez baliatuz.
HELBURUAK
- Sarea osatzen duten udalerri bakoitzeko ondare arkeologikoari balio handiagoa ematea eta erromatarren garaiko memoria historikoa berreskuratzea.
- Topaketak antolatzea jatorria edo antzeko baliabideak partekatzen dituzten herrien artean ezagutza eta kezkak trukatzeko.
- Sarearen irudi turistikoa sustatzea, azoka nazional eta internazionaletara joanez.
- Sarea sustatzeko materiala eta material turistikoa argitaratu eta banatzea.
- Harremanak eta trukeak egitea antzeko sareekin, bai naziokoekin bai atzerrikoekin.
- Herriko jendea sentsibilizatu bere ingurua eta batez ere kultur ondarea sakon ezagutu dezan.
PARTEKATZEN DUGUN HISTORIA
Atlantiko aldeko lurraldeetan erromatarren ezarpena desberdina eta beranduagokoa izan zen mediterraneoko lurraldeekin alderatuz eta horren arrazoia izan da gertaera historiko desberdinengatik eta beste era bateko asentamendu-ereduak erabili zirelako. Haien ezarpena interes desberdinen arabera gertatu zen, itsas aldeko kokapenak, zentro politikoak eta administratiboak sortuz, nabigatzeko bide egonkorrak antolatuz eta komunikabideak eraikiz, horrek espazioaren kontrol efektiboa ahalbidetu zielarik. K.a.-ko 51 urtetik aurrera, Julio Cesarren garaipenaren ondoren eremu erromatartuan Galia sartu zelarik, K.o. 43 urtera arte, erromatarrek Britainia inbaditu zueneko garai nagusia, atlantikoko lurraldeak asentamenduak poliki poliki nola sortzen doazen ezagutuko du K.a.-ko 19 urtean gerra kantabriarren amaiera markatuz, Kantabria aldean erromatarren presentziarako mugarri izan zena.