Aroaren trantsizio aldian fundatua, Zesar Augusto enperadoreak penintsulako ipar-mendebaldean bideratutako antolamendu administratiboaren zati bat izateko xedean bultzatu zituen hiru hiriguneetako bat da Bracara Augusta.

Bost mendeetan zehar ezagutuko zen hiri honen garrantzia hain zuzen ere bertatik, oso aspalditik, iberiar penintsulako norabide guztietara abiatzen diren sei bide handiri esker (XIV, XVI, XVII, XVIII, XIX eta XX.a).

Legezko hitzarmenak sinatzeko hiriburu gisa, eginkizun judizial, administratibo eta erlijioso garrantzitsuak betetzen zituzten. Flaviotarren aginpidean garapen ekonomiko handia bizi izan zuten, hazi egin ziren hiri horiek, eta geroago Dioklezianok sortutako Galecia probintziako hiriburu egin zuten Bracara Augusta.

IV mendean zehar hiri oparoa izaten jarraitu zuen Bracara Augustak, eta Apezpikutzaren egoitza bihurtu zen. Geroago, Erromatar Inperioa Mendebaldean galdu egin zenean eta barbaroen inbasioak gertatu zirenean, Sueboen Erresumako hiriburu egin zuten behin sueboak alde herretan egokitu eta gero. Hala eta guztiz ere, VI. mendearen erdialdera, erlijio eta kultura gune garrantzitsua izaten jarraitu zuen hiriak. Antza, inbasio barbaroek baino, arabiarren ondoz ondoko erasoak eta suntsipenak izan ziren hiriaren gainbeheraren eta abandonu orokorraren erantzule.

Erdi Aroan, Bracara Augusta hiri erromatarra hein batean sakrifikatu zuten Erdi Aroko hiriaren mesedetan, orduko basetxe eta patioetako zorupean gelditu zen ezkutaturik. Iragan mendeko hirurogeita hamargarren urteetatik, penintsulako lehenengo arkeologia taldea finkatuta, hiri aldeetan esku hartze sistematikoak bideratuta, Bracara Augusta berriz ere ari da pixkanaka agerian gelditzen, eta gaur egun, horri esker, zorupe arkeologikoaren mapa ezagunena duen hirigunea da nazio mailan.

Minhoko Unibertsitateko Arkeologia Sailari atxikiriko talde aitzindari horrek lau hamarkadatik gora egin duen lan handia bezain sakonak altxor arkeologiko ikaragarri aberatsa eskaini du. Altxor arkeologiko hori D. Diogo de Sousa Lurraldeko Arkeologia Museo moderno eta funtzionalean eskaintzen diren erakusketa iraunkorretan egoten da ikusgai, baita museoan egokiro txertatutako hiriko gune arkeologikoetako aztarna multzo batean ere.

BRACARA AUGUSTA – Braga, Portugal

Bracara Augusta
Bracara Augusta

Frigideiras del Cantinhoko aztarna arkeologikoak

Frigideiras del Cantinhoko aztarna arkeologikoak
Fotografía de Frigideiras del Cantinho

Erromatar domus baten aztarnak, Bragako okindegi zaharrenetako baten zorupeko museoan bilduak. Gelak izandakoen eta bainuetxe bateko hipokaustoa izandakoaren aztarnak daude; K.o. III/IV. mendeetakoa izango zen etxebizitzaren egiturara biltzen ziren elementu horiek.

Largo São João Souto 1
4700-326 Braga

GPS koordenatuak:
Latitudea 41.5501245
Luzera -8.4274053

https://www.frigideirasdocantinho.pt
Telefono zk.: +351 253 263 991
frigideiras.cantinho@gmail.com


Facebook

Ordutegia

  • Asteartetik ostegunera: 8:00 – 20:00
  • Ostiraletik igandera: 8:00 – 22:00
  • Astelehenetan: itxita

Idoloaren iturria

Idoloaren iturria

Erromatarren aurreko jatorria duen santutegi harpetarra da, bertako Nabia jainkosari emana, uraren eta ugalkortasunaren aldeko gurtzari lotua. Celico Fronto izeneko immigrante batek hiria fundatu eta gutxira bildu zuen museo batean, eta santutegiaren aitzinaldean ikus daitezkeen eskulturak eta inskripzioak eginarazi zituen.

Geroago, immigrante horren ondorengoek berritu egin zuten monumentua iturriaren fatxadaren aurrean aintzira bat eraikirik.

Rua do Raio, 379
4700-924 Braga

GPS koordenatuak:
Luzera 41.5487065
Luzera -8.4239546

https://www.cm-braga.pt
Telefono zk.: +351 253 218 011
fonte.idolo@cm-braga.pt

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera: 9:30 – 13:00  eta 14:00 – 17:30
  • Larunbatetan: 11:00 – 17:30
  • Igandeetan itxita.

Pio XII museoa

Pio XII museoa

Pio XII Museoak osteratxo bat eskaintzen dio bisitariari historian barrena, Paleolitotik Burdin Arora arte, erromanizaziotik kristauen arora arte. Aztarna askorekin dago dokumentatuta garai bakoitza. Ikusgaien artean, brontzezko gladiadore bat, dolium handi bat eta erromatar mosaiko bat, guztiak San Pedro eta San Pablo Kontzilio Apaizgaitegiko klaustroan bideratutako indusketa lanen emaitzak. Indusketa lan horiek erromatarren garaiko domus bat utzi zuten agerian.

Largo de Santiago, 47
4704-532 Braga

GPS koordenatuak:
Latitudea 41.5480965
Luzera -8.428075

www.museupioxii.com
Telefono zk.: +351 253 200 130
geral@museupioxii.com


Facebook

Paularte Bulegoko aztarna arkeologikoak

K.o. III. mendearen erdialdeko erromatar harresi sare batekin lotuta daude galtzada eta dorrearen aztarnak. Bracara Augustako kale nagusi bati dagokion atearen aztarnak izan daitezke, bertan baitzuen abiapuntua Lucus Augustiranzko XIX. erromatar bide zaharrak (Antoninoren bidea).

Vieja da Se Eskolako domusa

Vieja da Se Eskolako domusa

Bragako Udaleko Arkeologia Bulegoak bideratutako esku hartze arkeologikoaren testuinguruan, Bragako hiri ehunaren bilakaeraren une garrantzitsuak salatzen dituzte aztarna hauek; aipagarri dira K.o. I. mendeko eta IV. mende hasierako bizitegi egitura baten aztarnak, Erdi Aroko harresiaren aztarnak eta XIV. mendeko dorrearenak.

Rua D. Afonso Henriques, 1
4700-424 Braga

GPS koordenatuak:
Latitudea 41.5488015
Luzera -8.4304673

www.cm-braga.pt
Telefono zk.: + 351 253 203 150
arqueologia@cm-braga.pt

Ordutegia

  • Asteartetik ostiralera: 9:30 – 11:30  eta 14:30 – 16:30

Carvalheiras auzoa

Carvalheiras auzoa

Burura eramandako indusketa lanek aukera eman zuten arkupeez inguratutako kaleek mugatutako bizitegi baten arrastoak aurkitzeko (K.o. I-VI. mendeak), horrenbestez definitu ahal izan zen antzinako Bracara Augustako hiri alde bat (insulae).

  1. urtetik Interes Publikoko jabari gisa sailkatuta, une honetan museo bihurtzeko fasean daude Carvalheiras insulaeko aztarna arkeologikoak.

Geltokiko erromatarren aurreko bainuetxea

Balnerario pre-romano de la Estación

Bertako tradizioaren araberako monumentua, 2000. urtean Minhoko Unibertsitateko Arkeologia Unitateak bideratutako esku hartze arkeologikoan identifikatua, hain zuzen ere Bragako egungo tren geltokia berreraiki zutenean. Errituak betetzeko bainuetxe bati dagozkio aztarnak, egun geltokiko eraikineko sotoan daude, eta bertako paretetan informazioa emateko panel sorta bat dago.

Largo da Estação
4700-223 Braga

GPS koordenatuak:
Latitudea 41.548797
Luzera -8.434082

www.cm-braga.pt
Telefono zk.: + 351 253 262 550
turismo@cm-braga.pt

Alto da Cividadeko erromatar termak

Alto da Cividadeko erromatar termak

Alto da Cividade muinoan, babestutako eta hesiz inguratutako eremu handi batean, Bragan orain arte ezagututako erromatar terma publikoetako bat dago. 1977an aurkitu zuten eraikina, lehen indusketa lanak egin zituztenean. Gaur egun, Alto da Cividadeko erromatar termak Monumentu Nazional gisa daude sailkatuta, museoan daude bilduta, edozeinek ikusteko moduan.

Rua Dr. Rocha Peixoto
4700-043 Braga

GPS koordenatuak:
Latitudea 41.5462545
Luzera -8.4318323

www.cm-braga.pt
Telefono zk.: + 351 253 278 455
termas.romanas@cm-braga.pt

Ordutegia

  • Asteartetik ostiralera: 9:00 – 13:00  eta 14:00 – 18:00
  • Larunbat, igande eta jaiegunetan 10:00 – 17:00

D. Diogo de Sousa Arkeologia Museoa

2007ko ekainean inauguratua, Ipar Kulturarako Lurralde Zuzendaritzaren (DRCN) babesean, museo honek iparraldeko lurraldean eta bereziki Bragako udal barrutian denboraren joanean egindako ikerkuntza arkeologikoaren emaitzak biltzen ditu. Museoaren ondareak Paleolitotik Erdi Arora arteko aldi kronologiko eta kultural zabala hartzen du.

R. dos Bombeiros Voluntários s/n
4700-025 Braga

GPS koordenatuak:
Latitudea 41.5462595
Luzera -8.427241

www.museuddiogodesousa.gov.pt
Telefono zk.: +351 253 622 670
mdds.diretora@culturanorte.gov.pt

Ordutegia

  • 10.00h – 17.30h

Turismo bulegoa

Avenida da Liberdade, 1
4710 – 305 Braga

GPS koordenatuak:
Latitudea 41.5509948
Luzera -8.424827

www.cm-braga.pt 
Telefono zk.: +351 253 262 550
turismo@cm-braga.pt  

Turismo bulegoa

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera: 9:00 – 13:00  eta 14:00 – 18:30
  • Larunbat eta igandeetan: 9:00 – 13:00  eta 14:00 – 18:00

KOKALEKUA

Duen kokapen geografikoari esker, Bragara erraz iritsi daiteke autoz, trenez, taxiz edo autobusez.

Bost autobidek egiten diote sarrera hiriari: Iparraldekoak (A3), Hegoaldekoek (A3 eta Lisboatik datorren A1), Ekialdekoek (A11 eta A7) eta Mendebaldekoak (A28).

Trenbide bidezko garraioak herrialdeko hainbat eskualderekin lotzen du Braga CP Zerbitzuen bitartez (Alfa Pendular. Hiri artekoak, Portoko hiri trenak).

Errepide bidezko garraioari dagokionez, honako konpainia hauek hartzen ditu Bragako Autobus Geltoki Nagusiak: Arriva, Citi express, EBA, Get Bus, Internorte, Rede Expressos, Renex, Rodonorte, Salvador Alves e Fihos Lda eta Transdev, horrenbesez bermatzen da eskualde, nazio eta nazioarte mailako hainbat norakoren arteko lotura.

Francisco Sá Carneiro aireportua da Iberiar penintsulako ipar-mendebaldeko eskualdeko ardatz nagusia, hegazkin konpainia garrantzitsuenak eta kostu apaleko hegaldiak hartzen ditu (Bragatik 30 minutura, autobidez gutxi gorabehera 50 km-ra). Aireportura erraz iristen da A3 autobidean barrena, Portiko metroan barrena eta CP zerbitzuetako trenetan, edo Get Busek eskaintzen duen shuttle zerbitzuaren bitartez.

Gutxi gorabehera 100 km-ra dago Vigoko aireportua, eta badira bi hiriak egunero eta zuzenean lotzen dituzten autobus bidaiak.

Leixõesko portua da Ipar Portugalgo portu azpiegiturarik handiena eta herrialdeko garrantzitsuenetakoa (autopistaz joanda Bragatik 45 minutura).

Garraio publikoari dagokionez, Bragako Hiri Garraioen (TUB) zerbitzua eskaintzen du udalak.

Mugikortasuna

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on email
Email
Share on whatsapp
WhatsApp
Close Menu

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies ACEPTAR

Aviso de cookies