Castro Urdiales kostaldeko udalerri bat da eta Kantabriako ekialdean kokatzen da, Euskal Autonomia Erkidegoarekin muga eginez. Santander (75 km-tara) eta Bilbo (35 km-tara) kokatzen da eta CN-634 errepideak eta autobideak lotzen ditu. Nahiz eta azkeneko urteetan udalerri hori aisialdiko, bigarren etxea edukitzeko, asteburuko edo sasoiko turismoa egiteko, zerbitzuen hiri bihurtu bada ere, bi  mila urte baino gehiagoko historiak itsasora irekitako kokapen bitxia dela frogatzen du.

Otañes eta Mioñoko burdinazko aztarnategiek erakarrita erromatarrek Flaviobriga kolonia ezarri zuten bertan eta haien aztarnak ikus daitezke gaur egun oraindik ere hirian. Aztarnarik antzinakoenak Tiberio eta Claudio garaikoak dira, K.o. I mendearen lehen erdian. Baina Vespasiano garaira arte ez du lortuko Portus Amanum edo Samnum aurre-erromatar asentamenduak erromatarren kolonia kategoria.

Antzinako erromatar hiriaren hondakinak hiriaren alde zaharraren azpian sartuta dauden arren, gaur egun erromatar garaiko iraganeko aztarnak bisitatu daitezke Ardigales kalean dagoen aztarnategi batean, Fraviobriga-ren interpretazio zentro bihurtu dena.

Otañes-en erromatar galtzadaren hondakinak geratzen dira, kosta eta Pisoraca (Herrera de Pisuerga) lortzen zituena, baina Otañes-eko plazan eta Gaztelu-Itsasargiaren barnean ikusgai dauden bi miliario ere bai. Bestalde, Chorillo bideak erromatarren garaiko akueduktua zeharkatzen du -interes kulturaleko ondasuna- 500 metro luze dena hainbat iturrietako ura hartzen duen iturri mineraletik hasi eta kaiaren inguruetaraino. Udalerriko antzinako meategietatik ibiltzea udalerriak eskaintzen duen beste aliziente bat da eta era horretan ondarea eta natura bikoa aldi berean gozatzeko aukera ematen du.

PORTUS AMANUN FLAVIOBRIGA – Castro Urdiales, Cantabria

Portus Amanum Flaviobriga
Portus Amanum Flaviobriga

Interpretazio Zentroa – Aztarnategi arkeologikoa FLAVIOBRIGA

Interpretazio Zentroa - Aztarnategi arkeologikoa FLAVIOBRIGA

K.o. I mendean sortutako antzinako erromatar hiria, ziurrenera Tito Flavio Vespasiano enperadoreak. Alde bateko kale bat kale nagusiarekin nola lotzen den ikusten dugu, espaloi bat du eta alde bakoitzean hiru etxebizitza desberdinei zegozkien gelak kokatzen dira. Putzu artesiar bat eta hondakin uren kanalizazio bat, biak Aro Modernokoak, partzialki gainjartzen dira. Pasabide perimetralean zehar Flaviobriga-ko urbanismoaren parte horren elementu bakoitzaren berezitasuna deskubritzen joan gaitezke.

FLAVIOBRIGA aztarnategi arkeologikoa
Calle Ardigales, 5-7
39.700 Castro Urdiales

GPS Koordenatuak:
Latitudea: 43.3829098
Luzera: -3.2210441

http://turismo.castro-urdiales.net
Telefono zk.: +34 942 87 15 12


Facebook    Twitter    Instagram    Youtube

Ordutegia

Asteartetik igandera

  • 11:00 -14:00  eta 16: 00 – 19: 00
  • Astelehenetan itxita.

Udako ordutegia

  • Egunero 11:00 – 14:00h eta 17:00 – 20:30h.

El Chorrillo konduktu historikoa

El Chorrillo konduktu historikoa

Kultur intereseko ondasuna, aztarnategi arkeologikoaren kategoriarekin, erromatar garaiko ingeniaritza hidraulikoaren obra bat baita, ur edangarria aurkitu eta eramateko erabiltzen zena.

Inguruko eremu karetsuetan kokatutako hainbat iturrietatik hartzen zuen ura. Hartzen zen tokitik mortairu hidraulikoarekin  mihiztatu eta lotutako harri landuez eginiko hodietatik eramaten zen ura. Hodiak harrizko horma eta argamasaz estaltzen ziren.

Pilaketarako uharka batzuk eta ur emaria erregulatzeko eta lohiak kentzeko arketa batzuk ditu. Arketak oin laukizuzenekoak dira kanoizko bobedarekin eta argamasaz lotutako silarrixkaz eraikita daude. Goi aldean sartzeko ahoa dute harlanduzko taparekin.

Subida del Chorrillo, s/n
39700 Castro Urdiales

GPS Koordenatuak:
Latitudea: 43.382439
Luzera: -3.224174

http://turismo.castro-urdiales.net
Telefono zk.: +34 942 87 15 12


Facebook    Twitter    Instagram    Youtube

Ordutegia

Urte osoan irekita.

La Loma galtzada erromatarra

La Loma galtzada erromatarra
La Loma galtzada erromatarra

La Loma auzoan dagoen galtzadaren zatia, Flaviobriga (Castro Urdiales) eta Pisoraca (Herrera de Pisuerga) lotzen zituen antzinako galtzadari zegokiona.

Barrio La Loma
39700 Castro Urdiales

GPS Koordenatuak:
Latitudea: 43.367074
Luzera: -3.2158710

http://turismo.castro-urdiales.net
Telefono zk.: +34 942 87 15 12


Facebook    Twitter    Instagram    Youtube

Ordutegia

Urte osoan irekita.

Harresiaren zatia eta Errege Jauregiaren hondakinak

Harresiaren zatia eta Errege Jauregiaren hondakinak

Andra Maria Jasokundearen eliza ondoan dago. Gaur egun berreskuratze proiektuan aurkitzen da.

Ordutegia

Urte osoan irekita.

Gela arkeologikoa

Gela arkeologikoa

Paleolitiko garaitik Erdi Arora arteko bidaia bat, Castro Urdialesen eginiko aurkikuntza arkeologikoen eskutik.

Casa de la Naturaleza (primera planta)
Avda. de la Playa s/n
39700 Castro Urdiales

http://turismo.castro-urdiales.net
Telefono zk.: +34 942 78 29 06


Facebook    Twitter    Instagram    Youtube

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera, 09:00 – 13:00

Nero Claudioren erromatar miliarioa

Miliario Romano de Nero Claudio

Neronen miliarioa, Otañeseko Trinitate baselizan aurkitu zen eta kristo ondoren 61. urtean datatuta dago. Otañesetik Pisoracara zegoen distantzia adierazten du (ehun eta laurogeita hamar mila).

Santa Maria elizaren aurrean dagoen plazan zegoen, baina gaur egun Faroko gazteluaren barruan dago. Bertan, erakusketa areto bat dago eta ekitaldi kulturalak edo kontzertuak, ere ospatzen dira.

Castillo Faro

Ordutegia

Udako ordutegia: (Apirila-Urria)

Astelehenetik igandera:
Goizean: 11:00-13:30.
Arratsaldez: 18:00-20:00.

Neguko ordutegia (Azaroa- Martxoa)

Astelehenetik igande:
Goizez: 11:00-13:30.
Arratsaldez: 16:30-18:30.

Turismo Bulegoa

Avenida de la Constitución
Parque Amestoy, s/n
39700 Castro Urdiales

castrourdiales@srtcantabria.es
Telefono zk.: (+34) 942 87 15 12

Turismo Bulegoa

Ordutegia

  • Astelehenetik igandera: 9.30-  14.00  / 16.00 – 19.00
  • Aste Santuan: 9:00 – 21:00

KOKALEKUA

Castro Urdiales Kantabriako ekialdean kokatzen da, Santander  (75 km) eta Bilbo (35 km) artean.

Errepidez

Autoz bidaiatzen baduzu CN-634 errepideetatik eta A-8 autobidetik irits zaitezke. Santandertik etortzen bazara 151 zenbakiko irteera, Castro Urdiales – Allendelagua hartu behar duzu. Bilbotik bazatoz 147 zenbakiko irteera,  Castro Urdailes – Samano hartu behar duzu. Goi lautadatik iristeko A-8ra hurbiltzeko bi modu daude: A-67-tik Torrelavega parean; edo N-634 jarraitu (bigarren mailako errepidea) eta Castro Urdialesera sartu CA-520 eta CA-250 bigarren mailako errepide horietako edozeinetatik.

Autobusez ere bidaiatu ahal izango duzu Santander, Bilbo, Torrelavega, Donostia, Gasteiz, Gijon eta Iruñetik. Castro Urdialeseko autobus geltokia Leonardo Rucabado kalea, Z/G kokatzen da -Telefono zk. (+34) 942 86 71 45

Trenez

Castro Urdialesen ez dago trenbiderik. Hurbilen dauden geltokiak Santander eta Bilbo-Abanto dira. Handik autobusez edo autoz konektatu dezakezu.

Abioiez

Castro Urdialesetik hurbilen dauden aireportuak hauek dira: Bilbokoa (http://www.aena.es/es/aeropuerto-bilbao/index.html) eta Santanderkoa (http://www.aena.es/es/aeropuerto-santander/index.html).

Garraio publikoa

Aireportuak eta trenbideak 

Autobusak 

Taxia

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on email
Email
Share on whatsapp
WhatsApp
Close Menu

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies ACEPTAR

Aviso de cookies