Erromatarrek Lucus Augusti izenarekin fundatua, bi mila urtetik gorako historia eta ondarea biltzen ditu Lugo hiriak. Erromatar harresia da hiriaren bilakaeraren lekukotasun aipagarriena, eraiki zutenetik hautsiezin iraun baitu mendeen joanean, Galiziako hiriburu honetako ikur nagusi bihurturik. Harresiaz gain, ugari dira Lugoko erakarriak, merezi du hiriko kaleetan barrena galtzea. Zatoz denborarekin eta ezagutu itzazu bertako monumentuak, gastronomia, natura eta jendea.

Asko ematen du bi mila urtetik gorako historiak. Horregatik, iraganerako bidaia bihurtzen da Lugorako ikustaldia, denbora eman behar da bi mila urtetik gorako hiri liluragarri honek ezkutatzen dituen zoko guztiak patxadaz ezagutzeko. Hiriburu harresituak liluratutako bidaiariak deskubritzen duen plazeretako bat da presak ahaztearena. Denboraren joana itxura batean eteten den hirietako magia eskaintzen du Lugok, eta hiriko kale lasaietan noraezean ibiltzeko eta ezin konta ahala bazter xarmangarriak ezagutzeko parada izango du bisitariak.

Eta bisitariak hartzeko abegi ezin hobea da Lugo ezaugarritzen duen bereizgarri nagusia: erromatar harresiak beti ditu ateak zabalik. Lugok harro esan dezake perimetro osoa kontserbatzen duen erromatar harresi bakarra duela munduan, hiriko enblema bihurtua dela batez ere Unescok 2000. urtean Gizateriaren Ondare Monumentu izendatu zuenetik. Harresi horiek ezagutzen dituenean, bidaiaria harrituta gelditzen da defendatzeko eraikinaren edertasun soil eta sendoaren aurrean, eta historiaren nondik norakoak hauteman ditzake harriei erreparatuta. Gero eta harrituago gertatuko da bidaiaria harresiko adarbera igotzen denean eta erronda bidean barrena perimetroko bi kilometrotik gorako tartean ibiltzen denean. Harresiaren gainaldetik Lugoko landa eremuen koloreak, hirigune historikoko teilatuak eta tximiniak eta katedraleko dorre ikaragarriak ikustean denbora gelditu egiten dela ematen du. Eta maiteminduentzako ez dago harresian barrena eta izarrez beteriko zerupean paseo bat egitea bezalakorik. Gaueko isiltasuna eta harriak lugotarren belaunaldi askoren konplize izan dira, munduan bakarra den osteratxo honekin izugarri gozatuko baitzuten inolako zalantzarik gabe.

Historikoa, monumentala, gastronomikoa… Lugora iristen den bidaiariak magia bereziko hiria topatzen du, ederrak dira bertako harresia, hirigune historikoa eta Miño ibaia. Hiri atseginaren oroitzapenak iraungo dio gogoan, inor ez baita arrotz hiri honetan eta beti baititu ateak zabalik.

LUCUS AUGUSTI – Lugo, Galicia

Lucus Augusti
LUCUS AUGUSTI

Erromatar harresia

Erromatar harresia

Lugo hiriaren bihotza, antzinako Lucus Augusti, bi kilometrotik gorako perimetroa duen erromatar harresiak inguratuta dago. Europako hiri askotan kontserbatzen diren Erdi Aroko harresi ederrak ezagutzen dituena zur eta lur geldituko da monumentu paregabe honen handitasunaren aurrean.

Izan ere, hiriko gotorleku ikaragarri hau, bere garaian ere handienetakoa baitzen, Erromatar Inperioaren lurraldea zabaldu zen hiru kontinenteetan perimetroa osorik kontserbatu duen bakarra da gaur egun.

Horrexegatik, UNESCOk, 2000ko abenduaren 2an, aurreko azaroaren 30ean hartutako erabakiari jarraiki, Gizateriaren Ondare izendatutako monumentuen zerrendan jaso zuen ofizialki Lugoko harresia.

Jakina da gure aroa hasi baino gutxi gorabehera hamabost urte lehenago inperioko ordezkari Paulo Fabio Maximok fundatu zuela Lugo hiria, Lucus Augusti izenarekin, aginpidean zegoen enperadorearen ohoretan; Gallaecia Lucenseko hiriburua izango zen.

Garaiko Gallaecia, Kantaurialdeko gerrak deituen bitartez erromatar inperiora bildu berria zena, hiru zirkunskripzio edo komentu juridiko handitan banatu zen, bracarense, asturicense eta lucense deituetan. Egun Galizia esaten diogun herrialdeak Gallaecia Lucense osoa, Bracarense-ren zati txiki bat eta Asturiciense-ren zati are txikiago bat hartzen ditu.

Lucus Augusti probintziako hiri handia izan zen, leku estrategikoan hazi zen, komunikazio gune garrantzitsu batean; Pliniok adierazi zuenaren arabera, Erromak urtean hamar mila libra urre lortzen zituen Gallaeciako meatzeetan.

III. mende amaiera eta IV. mende hasiera bitartean, hiriak jada hirurehun urte zituenean, oinplanoa pixka bat  iparralderantz aldatu zuten, baina zatirik handienak jatorrizko okupazio gunean jarraitu zuen.

Oso garai zailak ziren ikuspegi politiko eta militarretik, eta defentsa berri sendo bat eraiki zuten Lugo hiria inguratuz: harrizko harresi ikaragarria, 2.266 m-ko perimetroarekin, hamar eta hamahiru metro diametroko 85 dorre handi erdizirkularrekin, jatorrian adarbetik gora nabarmentzen zirenak, leiho handiekin bi edo hiru solairuetako bakoitzean. Dorreetara hiribilduaren barruko aldetik igo zitekeen, harresiaren altueraren erdialdean egokitutako harrizko eskaileren bidez, agian zurezko eskailera eramangarriekin osaturik. Hormak sei metro lodi dira batez beste; adarbeak, egun kanpoko zoruaren mailatik gora zortzi eta hamabi metro bitartean egokituak, altuera erregularragoa izango zuen antzina, eta gaineko almenek defendatuko zuten. Kanpoko aldean, hogei metro baino zabalagoa eta bost metro sakon zen lubanarroak zaildu egingo zituen hiribildua setiatzeko makinak hurbiltzea eta minak induskatzea. Defendatzeko dorreen arteko harresi atalak edo errezelak 8,80 eta 16,40 metro bitarte zabal dira, eta beraz, defendatzaileen tiro gurutzatuek akabatuko zituzten balizko erasotzaileak.

Halakoxea zen une honetan bi milatik gora urte dituen Lugoko erromatar harresia. Hamazazpi mende joan dira, iraungita du bere eginkizun militarra, dorreak behera etorri dira salbu A Mosqueirako aztarna, ate berriak ireki dira –egun hamar dira–, herritarrak harresiz kanpora egokitu dira… Baina perimetroa osorik kontserbatzen da, eta oraindik ongi asko ikus daitezke 71 kuboak adarbearen mailaraino, gotorleku izugarri honi izaera guztiz berezia ematen diotenak. Jatorrizko ateetatik hiru kontserbatzen dira aldaketa txiki batzuekin, eta bat, Miña Atea izenekoa, ia eraiki zuten bezalaxe kontserbatzen da. Egun agerian daude garnizio gunera iristeko eskailera batzuk. Adarbea, gutxi gorabehera lau metro zabal, betiko erronda bide zoragarria da, harresiaren barruko aurpegiari itsatsitako eskailera aski modernoek egiten diote sarrera. Egunez hiri zaharrarekin, erromatarrarekin, Erdi Arokoarekin, barrokoarekin eta liberalarekin txunditzeko behatokirik onena da; gauez, argi diskretuek lagundurik, misterio handiko paseo poetikoa egiteko gonbita da.

27001 Lugo

GPS koordenatuak:
Latitudea 43.0088326
Luzera -7.5613902

www.lugo.gal
Telefono zk.: +34 982 251 658

Ordutegia

Urte osoan irekita.

Harresiaren Interpretazio Gunea

Harresiaren Interpretazio Gunea

Hamar ate ditu harresiak, baina orain hamaikagarrena du ezagutzari ere leku egiteko. Harresiaren Interpretazio Gunea Praza do Campoko 11. zenbakiko eraikinean dago, erromatarren garaiko Lugo hiriaren bihotzean. Etxe barroko eder honetako behe solairuan dago Udal Turismo Bulegoa; goiko hiru solairuetan, ikus-entzunezko teknologia aurreratuenak lagun,  bidaia bat eskaintzen da denboran barrena.

Praza do Campo, 11
27001 Lugo

GPS koordenatuak:
Latitudea 43.0100626
Luzera -7.5607087

www.lugo.gal
Telefono zk.: +34 982 251 658

Ordutegia  

  • Astelehena, asteartea eta asteazkenetan 11:00etatik  14: 00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
  • Ostegunetik igandera: 11:00etatik 18:00etara

Erromatar zubia

Erromatar zubia

Lugo eta Braga lotzen zituen XIX. bide erromatarrean, erromatarrek zubi luze bat eraiki behar izan zuten Miño ibaia alderik alde zeharkatzeko. Behe Erdi Aroan zubi hori berritu eta zaharberritu zuten, eta Aro Modernoan ere hainbat konponketa egin behar izan ziren hartan. Azkenik, 1893an, pendiz bikoitzeko sestra aldaketak eragindako erdiko bizkarra desagerrarazteko beste moldaketa lan bat egin zuten. Halaz ere, egungo zubiaren –zubi zaharra edo erromatar zubia deitua– oinarriak jatorrizkoak dira hein handi batean. Zubiko Galtzada deituak beherantz egiten du harresiko Miña Atetik aipatutako zubiraino. Erromatar bide hori, geroago, eta gaur egun ere bai, Santiagora iristeko erromesen Jatorrizko Bidearen zati da.

Rúa Río Miño
27004 Lugo

GPS koordenatuak:
Latitudea 43.0018853
Luzera -7.5657442

www.lugo.gal
Telefono zk.: +34 982 251 658

Ordutegia

Urte osoan irekita.

Erromatar termak

Erromatar termak

Lugoko erromatar bainuen aztarnak, 1931n monumentu artistiko eta historiko izendatuak, Miño ibai ondoko Hotel Balneario hotelaren instalazioen barruan daude, edozein inguratu daiteke bertara. Erabiltzaileak biluzten ziren apodycterium aretoa da kontserbatutako zatian aipagarriena. Hasteko opus signinum materialez egindako zoladuraz hornituriko areto handi bat ikusten da, zoladura teila zatiez eta adreiluez osatuta, piezak karez batuta. Hondoan bi ate arkudun daude, paraleloan egokitutako bi gelari egiten diete sarrera, eta bi gelak gangez estalita daude, arbelezko lauzazko zoruak dituzte. Hormetan erdi puntuko arkuez hornituriko hemezortzi bao ikus daitezke, arropa gordetzeko armairuarena egiten zuten.

Rúa Camiño do Balneario s/n
27004 Lugo

GPS koordenatuak:
Latitudea 43.001596
Luzera -7.5630594

www.balneariodelugo.com
Telefono zk.: +34 982 221 228
balneario@balneariodelugo.com

Ordutegia

  • Abenduaren 16tik martxoaren 1era: asteazkenetan, 9:30 – 13:30
  • Urtearen gainerakoan: 9:00 – 21:00  (Igandeetan 9:00 – 13:00 )

Santa Eulalia de Bóveda

1926. urtean, mendeak lurpean egon ondoren, Lugotik gutxi gorabehera 14 kilometrora, erromatarren azken garaiko monumentu multzo aparta deskubritu zuten Santa Eulalia edo Santalla de Boveda parrokia elizaren ondoan; bost urte geroago, Monumentu Nazional izendatu zuten. Harrez gero era guztietako hipotesiak formulatu dira eraikinaren jatorrizko erabileraren inguruan, eta oraingoz adostasunik ez dagoela esan behar da. Hipotesi erakargarrienetako bat da, nahiz egun oso sinesgarria ez den, tenplu priszilianista izatea. Baina eraikin guztiz berezia da inolaz ere, bakarra, ez dirudi Erromatar Inperioaren mendebaldeko erdian bederen antzekorik dagoenik.

Oso uste zabaldua da urekin zerikusia zuen jainkoren bati emandako tenplua izan zela, segur aski ninfei emandakoa, nahiz eta horrek ez zuen praktikan garbitzeko funtzioa galarazten. III. edo IV. mendean eraikiko zuten. Geroago, kristautu egin zen tenplu paganoa, eta eliza erabilera eman zioten. Bigarren etapa horretatik kontserbatzen ditu sueboen eta bisigodoen garaiari legozkiokeen elementu batzuk. Jatorrizko eraikinak, in antis tenpluko egiturarekin, bi solairu zituen. Goikoan soilik gangaren abiapuntuen aztarnak kontserbatzen dira, baina behekoa ia bere osotasunean kontserbatzen da. Fatxada bakarra du, muino txiki baten mazela janda eraiki baitzuten tenplua. Ganga bakarraren azpian arkuek bereizitako hiru habeartetan antolatzen da eraikina, hondoan nitxo edo abside angeluzuzena; erdiko habeartean iturburuko ura biltzeko urmaela dago. Zati handi batean kontserbatzen dira gangako margolanak, eta hegazti ezin ederragoei beren bikaintasunean erreparatu dakieke ia bi mila urte joan direnean. Fatxada eta ataria kristauen garaian eraldatu zituzten, baina segur aski jatorrizkoak ditu granitoan landutako erliebeak. Santallako herrigunea ere oso ikusgarria da hango granitozko baserriei eta herriko antolamendu bereziari esker.

Bóveda de Mera, s/n
27233 Bóveda de Mera – Lugo

GPS koordenatuak:
Latitudea 42.9681352
Luzera -5.7921077

Telefono zk.: +34 982 160 124

Ordutegia

Irailaren 16tik ekainaren 15era

  • Asteartetik ostiralera: 8:00 – 15:00
  • Larunbatetan: 10:00 – 14:00
  • Igande, astelehen eta jaiegunetan: itxita

Ekainaren 16tik irailaren 15era

  • Asteartetik ostiralera: 8:30 – 15:00
  • Larunbatetan: 10:00 – 14:00
  • Igande, astelehen eta jaiegunetan: itxita

Museo Probintziala

Museo Probintziala

Arkeologia, pintura, eskultura eta arte txikiei emandako museo arkeologiko garrantzitsua. Erromatarren aurreko urrezko eta zilarrezko objektuen bilduma handia. Frantziskotarren komentu zaharreko Klaustro erromanikoa, jangela eta sukaldea barne.

Praza da Soidade s/n
27001 Lugo

GPS koordenatuak:
Latitudea 43.0113836673
Luzera -7.5588182863

www.redemuseisticalugo.org
Telefono zk.: +34 982 242 112
info@museolugo.org


Facebook

Twitter

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera: 9:00 – 21:00
  • Larunbatetan: 10:30 – 14:00  eta 16:30 – 20:00
  • Igande eta jaiegunetan: 11:00 – 14:00

Porta Miña erakusketa aretoa

Porta Miña erakusketa aretoa

Hiriaren jatorri erromatarrei buruzko erakusketa iraunkorra, fundazioko monolitoa eta beste pieza interesgarri askoak.

Rúa do Carmen, s/n
27004 Lugo

GPS koordenatuak:
Latitudea 43.0098356
Luzera -7.5631814

www.lugo.gal
Telefono zk.: +34 982 250 962

Ordutegia

  • Ostegunetik larunbatera: 11:30 – 13:30  eta 17:00 – 19:00 .
  • Igandeetan: 11:30 – 13:30
  • Itxita: Astelehen, astearte eta asteazkenetan.

Mosaikoen etxea – Batitales

Mosaikoen etxea - Batitales

Erromatar domus handi baten aztarna arkeologiko eta dekoratiboen gainean antolatutako museoa eta ikus-entzunezko instalazioa. Oecus edo harrera gelako mosaikoaren motibo nagusiak ematen dio izena etxetzarrari, Domus Oceani.

Doutor Castro, 20-22
27001 Lugo

GPS koordenatuak:
Latitudea 43.0104886
Luzera -7.5592262

www.lugo.gal
Telefono zk.: +34 982 254 815
cultura@concellodelugo.org

Ordutegia

Udako sasoian (ekainaren 16tik urriaren 15era arte)

  • Asteartetik larunbatera: 11:00 – 13:30  eta 16:00 – 19:30
  • Igandeetan: 11:00 – 14:00
  • Urriaren 6an (bertako jaieguna) ordutegi berezia: 11:00 – 13:30  eta 16:00 – 19:30

Neguko sasoian (urriaren 16tik aurrera)

  • Ostegunetik larunbatera:
    11:30 – 13:30
    17:00 – 19:00
  • Igandeetan:
    11:30 – 13:30

San Roque Zentro Arkeologikoa

Museo honetan in situ bildu dira erromatarren garaiko nekropoli bat, errituetarako urmael bat eta zeramikazko labe bat. Ikus-entzunezko instalazioa.

Emilio Pardo Bazán, s/n
Entrada por el Jardín de San Roque
27003 Lugo

GPS koordenatuak:
Latitudea 43.0092018
Luzera -7.5535656

www.lugo.gal
Telefono zk.: +34 982 801 105
cultura@concellodelugo.org

Ordutegia

  • Ostegunetik ostiralera: 11:30 – 13:30  eta 17:00 – 19:00
  • Igandeetan: 11:30 – 13:30

OSTATUAK

SHIKU HOSTEL
RUA NOREAS 2- 27001 LUGO
982229935
www.shikuhostel.com
info@shikuhostel.com

HOSTEL CROSS
CRUZ 14 – 27001 LUGO
marcoskarrusel@gmail.com

HOTEL DARIO
RUA DO FRANCO 12-14 – 27003 LUGO
982203483
www.hoteldario.es
info@hoteldario.es

METROPOL
MIGUEL DE CERVANTES, 58 – 27003 LUGO
982813597
hotelmetropol@carrishoteles.com

CEAO EXPRESS
RÚA DOS CANTEIROS, O CEAO – 27003 LUGO
982209999
hotelceaoexpress@mundo-r.com

LOS OLMOS
N-VI, KM. 505- 27296 LUGO
982200032
www.hotellosolmos.com
hotellosolmos@infonegocio.com

PUERTA SAN PEDRO
RÍO NEIRA, 29 – 27002 LUGO
982222381
www.exepuertadesanpedro.com
info@exepuertadesanpedro.com

CIUDAD DE LUGO
CARRIL DAS HORTAS, 29 – 27002 LUGO
982284707
www.ciudaddelugo.com
hotel@ciudaddelugo.com

BALNEARIO DE LUGO
BARRIO DA PONTE, S/N- 27004 LUGO
982221228
www.balneariodelugo.com
balneario@balneariodelugo.com

GRAN HOTEL LUGO
AVDA. DE RAMON FERREIRO, S/N – 27002 LUGO
982224152
www.granhotellugo.com
direccion@granhotellugo.es

MENDEZ NUÑEZ
RAÍÑA, 1 – 27001 LUGO
982230711
www.hotelmendeznunez.com
hotel@hotelmendeznunez.com

PAZO DE ORBAN E SANGRO
TRAVESÍA DO MIÑO Nº6 – 27001 LUGO
982240217
info@pazodeorban.es

TORRE DE NÚÑEZ
N-VI KM,496 – 27160 CONTURIZ LUGO
982304393
www.torredenunez.com
hotel@hoteltorredenunez.com

CELA
RDA. DA MURALLA,176- 27002 LUGO
982252405
portasantiago@mundo-r.com

ALBA
PRAZA CAMPO CASTELO, 31 – 27001
982226056

SAN ROQUE
PRAZA COMANDANTE MANSO, 11- 27002 LUGO
982222700
hostalsanroque@gmail.com

BRIOS
RUA LAXEIRO 6 – 27002 LUGO
982241408
www.hostalbrios.com
brioscom@yahoo.es
Pensión 3*-Cafetería

FISTERRA
AVDA.DE LA CORUÑA, 223 – 27003 LUGO
982801355

JATETXEAK

VENTORRO 2
POLIG. SAGRADO CORAZÓN 1 – 27003 LUGO
pizgalugo_@hotmail.com

VINOS Y MAS
AVDA. DAS AMERICAS, 72 – 27004 LUGO
982819557
miguelrodie@hotmail.com

VINTAGE
PLAZA CAMPO CASTILLO, 36 – 27001 LUGO
610122634
juan_vil@hotmail.com

VIVERO
RÚA NICOMEDES PASTOR DÍAZ, 35 – 27001 LUGO
982253058
info@restaurantevivero.com

Turismo bulegoa

Praza do Campo, 11
27001 Lugo

GPS koordenatuak:
Latitudea 43.0100773
Luzera -7.5606796

www.lugo.gal
Telefono zk.: +34 982 251 658
lugoturismo@concellodelugo.org  


Facebook    Twitter

Ordutegia

Negua

  • Astelehena, asteartea, asteazkena: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
  • Osteguna eta igandea: 11: 00etatik 18: 00etara.

Uda

  • Astelehena, asteartea eta asteazkenetan: 11:00etatik 13:30etara eta 15:00etatik 17:00etara 19:30etara.
  • Ostegunetik larunbatera: 11:00etatik 19:30era.
  • Igandea: 11:00etatik 18:00etara.
Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on email
Email
Share on whatsapp
WhatsApp
Close Menu

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies ACEPTAR

Aviso de cookies