Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

IRUNGO ERROMATAR JAIALDIAREN “NAVIGIUM ISIDIS” PROZESIOAN PARTE HARTU NAHIKO ZENUKE?

2 ekaina, 2022 @ 7:00 pm - 8:00 pm

DIES OIASSONIS ERROMATAR JAIALDIAREN XII. EDIZIOAK
ISIS JAINKOSARI ESKAINITAKO PROZESIOA BERRESKURATUKO DU

Oiasso Museoak  Dies Oiassonis Irungo erromatar jaialdiko jardunen XII. edizioa burutuko du aurten. Uztaileko 15, 16 eta 17ko asteburuan, izandako iraganaldi erromatarrera itzuliko da hiria antzerki saioen, emanaldien, tailerren, mota guztietako errekreazioen eta azoka erromatar baten bidez.

Navigium Isidis Isis jainkosaren alde egiten zen prozesioa zen, xedea zen nabigazio denboraldiari hasiera ematea eta horixe errekreatzen da Dies Oiassonis jardunetan pertsona kopuru handiaren parte hartzeari eta laguntzari esker.

Jaialdian parte hartu nahiko zenuke, ez ikusle gisa, baizik eta barrutik bizituz eta egun batez erromatar bihurtuz?

Prozesioa nolakoa den kontatzeko eta bertan jokatu zenezakeen rola zehazteko, museoan bilduko gara ekainaren 2an, osteguna, 19:00tan.