GIJON Espainia iparraldean dago, Kantauri itsasoaren ertzean, Asturiaseko kostan. Erregio horretako udalerririk jendeztatuena da, 271.843 biztanle ditu (INE 2018).

GIJON ERROMATARRA

Erromatarren garaiko ondare arkeologikoa da Gijonen identitatea bilatzeko ardatz nagusienetako bat. Gaur egun Gijonek garrantzi bereziko elementu historiko-arkeologikoak eskaintzen ditu, adibidez, erromatarren garai aurreko eta erromatar garaiko kastroa (Campa Torres), hirigunea (Cimavilla) eta nekazaritzako nukleoak edo “villae” (Veranes) osatzen dituzten trilogia nagusia. Kantauri itsasoa inguratzen duten erregioetako hiri gutxik eskaini dezakete hain koherentea den multzo arkeologikoa eta behar adinako ondarezko entitatea duena.

GIJONEKO MUSEO ARKEOLOGIKOAK

Urtero Gijoneko museo arkeologikoak ehun mila pertsonek baino gehiagok bisitatzen dituzte. Baina museo horien hedapena ez da oinarritzen bisitarien zifra garrantzitsu horretan, hedapenerako programa horren balio erantsia kalitatezko jarduerak eskaintzean dago, publiko mota desberdinei egokituta. Tokian bertan dauden museoak dira, izan ere kontserbatutako hondakin arkeologikoaren gainean edo inguruan kokatzen dira eta lurraldearekin duen lotura horrek museoa babestu eta hedatzea errazten du:

1996an Gijoneko museo arkeologikoak eta erromatarren garaiko harresiaren berreraikitzea saritu egin ziren Special Commendation 1996 bitartez (European Museum of the Year), European Museum Forum-ek urtero antolatzen duen saria dena.

GIJÓN / XIXÓN – Asturias

Gijon
Gijon

Campo Valdés-eko Terma Erromatarren museoa (1995)

Campo Valdés-eko Terma Erromatarren museoa (1995)

K.o. I mendearen amaieran edo II mendearen hasieran eraikitakoa da. Gela nagusiak denborarekin handitzen joan ziren eta horrek esaten digu herria bera ere nola joan zen hazten.

C/ Cabo Torres, 3834
33290 Gijón

GPS koordenatuak:
Latitudea 43.0747827
Luzera -6.0604291

http://museos.gijon.es
Telefono zk.: +34 985 185 234
museosarqueologicos@gijon.es


Facebook    Twitter

Ordutegia

Urritik martxora

  • Asteartetik ostiralera: 9:30 – 14:00 eta 17:00 – 19:30
  • Larunbat, igande eta jaiegunetan: 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 19:30

Apiriletik irailera

  • Asteartetik ostiralera: 9:30 – 14:00 eta 17:00 – 19:30
  • Larunbat, igande eta jaiegunetan: 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 19:30

Itxita

  • Urteko astelehen guztietan.
  • Urtarrilak 1 eta 6
  • Astearte inautea
  • Abuztuak 15, abenduak 24, 25 eta 31.

Campa de Torres-eko parke arkeologiko naturala (1995)

Campa de Torres-eko parke arkeologiko naturala (1995)

Astur-erromatarren kastroa, historiaurre asturiarrari buruzko azalpenak ematen dituena eta Gijoneko hiriaren jatorriari buruz azalpenak ematen dituena. Prerromaniko garaitik erromaniko garaira nola igaro zen ezagutzeko aukera ematen digu. Parkeko instalazioak hiru eraikin nagusiek osatzen dute: harrera, museoa eta itsasargia. Ibilbide arkeologikoa informazioaren hamahiru puntu desberdinetatik igarotzen da eta aztarnategi arkeologikoaren elementurik garrantzitsuenak ematen ditu eta landare espeziei buruzko datuak eta egungo paisaia konfiguratu arteko bilakaera historikoaren berri ere ematen digu.

Campo Valdés kalea s/n
33201 Gijón

GPS koordenatuak:
Latitudea 43.5454754
Luzera -5.6638825

http://museos.gijon.es
Telefono zk.: +34 985 185 151
museosarquelolgicos@gijon.es


Facebook    Twitter

Ordutegia

Ordutegia urritik martxora

  • Asteartetik igandera eta jaiegunetan: 10:00 – 17:00h
  • Astelehenean, itxita

Apiriletik irailera

  • Asteartetik igandera eta jaiegunetan: 10:30 – 19:00h
  • Astelehenean, itxita

Veranes-eko Erromatar Museoa  (2007)

Veranes-eko Erromatar Museoa (2007)

Erromatar etxeak hektarea bateko zabalera du eta Gijonetik hamabi kilometrotara dago. Malda baten erdi aldera kokatzen da, itsas gainetik 150 bat metrora eta Ruta de la Plata izeneko galtzada erromatarrean aurkitzen da.

Veranes-eko erromatar etxea nekazaritza eta abelazkuntzako zentro handi bat izan zen, K.o. I mendean sortua, “flavia” garaian, eta K.o. V mendera arte erabilia izan zen. Gero, erabilerak aldatu egin ziren eta eraikuntza eraldatzen joan zen, baina jardueretarako eta kultu erlijiosorako zentro garrantzitsua izaten jarraitzen du zonalde horretan Erdi Aroan.

Veranes kalea, s/n. L’Abadía de Cenero
33392 Gijón

GPS koordenatuak:
Latitudea 43.4846167
Luzera -5.7560527

Telefono zk.: +34 985 18 51 29
museosarqueologicos@gijon.es
http://museos.gijon.es


Facebook    Twitter

Ordutegia

Irailaren 16tik ekainaren 15era

  • Asteartetik igandera eta jaiegunetan (ofizialki itxita dagoenean izan ezik), 10:00-15:00h

Ekainaren 16tik irailaren 15era

  • Asteartetik igandera eta jaiegunetan (ofizialki itxita dagoenean izan ezik), 10:30-19:00h

Aste Santua

  • Asteartetik igandera, 10:00 – 17:00h.

Harresi erromatarra

Harresi erromatarra

Gijoneko harresia Behe Inperio garaian eraiki zen (Kristo ondorengo III mende amaieran eta IV mendeko lehen herenean). Erdi Aroko kroniketan aipatuta ageri da eta Gijon babestu zuen 1395 urtera arte, Enrike III erregeak defentsak bota eta hiria suntsitzea agindu zuenean, Trastamaren borroketan haren errebeldiagatik zigortuz. Harresiak Cimavilla penintsula babesten zuen, 850 metroko perimetroarekin, gutxienez 3 metroko altuerarekin eta 4,60 metroko zabalerarekin.

Recoletas kalea, 5
33201 Gijón

GPS koordenatuak:
Latitudea 43.5457544
Luzera -5.6653214

http://museos.gijon.es
Telefono zk.: +34 985 181 040
museosarqueologicos@gijon.es


Facebook    Twitter

Ordutegia

Urte osoan irekita.

Deva mendiko tumulu-nekropolia

Deva mendiko tumulu-nekropolia

Deva Mendiko tumulu-nekropolia gune arkeologiko bat da dozena bat leku arkeologiko kokatzen direna. Horietatik bederatzi hilobi-tumuluak dira, eta beste bat, harrobi bat, zeinetik neolitikoek harrizko bloke handiak ateratzen zituzten hilobi handiak egiteko; hori duela 5.000 urte gutxienez. Indusketetan berreskuratutako informaziotik abiatuta, balioan jarri da aztarnategia, zeinak, natur edertasun handiko paraje batean aisia-gune bat ez ezik, duela dozenaka mendeko kokapen garrantzitsu bati buruzko informazioa ere ematen dio Gijóngo ondare publikoari. Gizarte nekazari zaharrenek sakralizatutako mendi bat da, mendia beren hilentzako atsedenleku bihurtu baitzuten.

Deva Mendiko Parke Naturala
33394 Gijón

GPS koordenatuak:
Latitudea 43.490263
Luzera -5.6081007

http://museos.gijon.es
Telefono zk.: +34 985 181 040
museosarqueologicos@gijon.es


Facebook    Twitter

Ordutegia

Urte osoan irekita.

Zilarraren bidea ibilbidea

Zilarraren bidea ibilbidea

Zilarraren Bidea gaurkotasunezko ibilbide bat da, kulturala eta turistikoa, Iberiar penintsulako mendebaldetik doana, Sevillatik Gijónera. Dagoeneko tartesiar garaitik dagoela egiaztatzen dute testigantza arkeologikoek. Konkista-gerretan erabili zituen Erromak. Ibilbidea La Carisako gainetatik sartzen da, eta erdialdetik doa Gijónen Kantauri itsasoan amaitu arte. Gijóngo udalerrian, bidea 2 etapatan planteatzen da, ipar-hego noranzkoan. Lehenengoa. – Gijón – Venta de Puga: La Campa Torreseko Parke Arkeologiko Naturaletik hasi daiteke ibilbidea, edo Campo Valdéseko Erromatar Termetatik. Bigarrena. – Venta de Puga – La Rodriguerako gainak.

Cabrales kalea 82
33201 Gijón

GPS koordenatuak:
Latitudea 43.539666
Luzera -5.6621865

www.rutadelaplata.com
Telefono zk.: +34 985 185 111
info@rutadelaplata.com


Facebook    Twitter    Instagram    Youtube

Arrain gazituen faktoria(1991)

Kantauriko kostalde osoan zundatu zen lehenengoa izan zen. Kristo ondorengo III mendekoa da eta arrantza-leku horren hondakinak estali egin ziren haiek ikertu  eta  katalogatu zirenean.

LO EGITEKO

Hotelak 

Gijoneko hotelen eskaintza oso zabala da. Gehien komeni zaizun hotela aukeratu dezakezu hiriaren erdigunean eta kanpo aldean zauden kontuan hartuta, zenbat izar, zerbitzu nahi den…

Landa hotelak 

Gijonen erabilgarri dauden ostatuen eskaintzan azpimarratzekoak dira baita ere landa hotelak, batez ere inguruko lasaitasunaz gozatzeko eta dauzkaten ekipamendu eta zerbitzuen kalitateaz gozatzeko bereziki egokiak direnak.

Pentsioak 

Gijonek ostaturik merkeenen aukera on bat eskaintzen du erosotasuna eta konforta galdu gabe.

Herrixketako etxeak 

Aterpetxeak 

Gazteenek ere Gijoneko gazte aterpetxeetan ostatu hartzeko aukera ere badute eta instalazio eta jarduera kopuru piloa  izango dituzte eskura.

Erromesen aterpetxeak 

Gijon, Santiago bide iparraldekoenean aurkitzen da, ipar aldeko bidea izenez ere ezagutzen dena.

Ipar aldeko bideak, gaur egun frantses bideak erakusten duen masifikaziotik aldenduta, esperientzia bakartia eta nekazal kutsuko naturarekin eta paisaia koloretsuekin fusionatzeko modu bat izaten jarraitzen du.

Apartamentu turistikoak 

Gijonen egonaldi atsegin batez gozatzeko beste formula bat apartamentu turistikoena da.

Oporretako etxebizitzak 

Kanpina 

Akanpatzea atsegin dutenek ere Gijon hiriaz gozatzeko aukera dute hiriaren erdigunetik oso gertu dauden instalazio bikainekin.

JATETXEAK

Zerrenda osoa ikusteko, sakatu hemen

Turismo bulegoa

Infogijón – Kirol portua
Espigón Central de Fomento
C/ Rodríguez San Pedro, s/n

www.gijon.info 
Telefono zk.: +34 985 341 771
infogijon@gijon.info 


Facebook    Twitter    Instagram    Flickr   : Youtube

Turismo bulegoa

Ordutegia

  • Urte osoan (astelehenetik igandera) 10:00 – 14:30 h eta 16:30 h – 19:30 h.
  • Martxoak 24 – apirilak 7, 10:00 – 20:00
  • Apirilak 28 azaroak 4, 10:00 – 20:00
  • Abuztuak 1-31, 10:00 – 21:00
  • Abenduak 6-9, 10:00 – 20:00
  • Itxita: Abenduak 24, 25, 31 eta urtarrilak 1 eta 6

Infogijón – Escalerona
Playa de San Lorenzo. Escalera 4

www.gijon.info 
Telefono zk.: +34 985 341 771
infogijon@gijon.info 


Facebook    Twitter    Instagram    Flickr   : Youtube

Turismo bulegoa

Ordutegia

  • Urte osoan: 0:00 – 14:30 h eta 16:30 – 19:30 h
  • Abenduak 5 – 9: 10 – 20 h

KOKALEKUA

Autoz

Hego aldetik ipar aldera, Penintsula Iberiko barne aldetik, N-630 errepide nazionalak definitutako “Ruta de la Plata” (Gijon-Sevilla) eta haren paralelo A-66 eta AP-66 autopistak (Beranvente-Gijon eta Leon-Campomanes) penintsularen hego aldetik bidaia erosoa egin daiteke: Madril, Ruta de la Platako hiri eta komunitateak edo bestelako loturak. A-66 autopista hori Gijon eta Sevilla arteko ibilbide osoan, 800 km, amaituta dago.

Bigarren ardatza ekialde-mendebalde, Kantauri itsasoko ertz osoan barrena, N-634 errepide nazionalak (Irun-Santiago de Compostela) artikulatua dago. Asturiasen kostaldetik sardetzen da, Carretera de la Costa N-632 (Ribadesella-Canero) deitutakotik, eta aukera ematen du barnealdera sartzeko edo itsasoaren ondotik jarraitzeko. Kantauri itsasoaren paraleloan doan korridore hori ekialdetik doa, muga frantsesetik Gijonera, eta mendebalderantz, Asturiasko Printzerriaren erdialdetik Galiziako norabidean, Kantauriko Autobidearen eta Autobiaren bidez (AP-8 eta A-8).

Minutu gutxira daude Gijón, Oviedo eta Avilés, “”Y”” autobide gisa ezagutzen denaren bidez elkarri lotuak, A-8 autobidearen eta A-66 errepidearen arteko lotunea eratzen duena. A-64 (Villaviciosa-Oviedo) eta A-63 (Oviedo-Grado-Salas) autobia berriek, eta Autovía Minera AS-1 izenekoak (Gijón-Mieres) herrialdeko lurraldearen artikulazio berria eskaintzen dute eta, errepideen herrialdeko sarearekin loturik, guztiz berritua, oso erraz lotzen dute Gijón Asturiasko Printzerriko autonomia erkidegoko gainerako Kontzejuekin eta eskualdeekin.

Errepideko garraio publikoa

Bidaiarien hainbat garraio enpresak lotzen dute Gijón autobusez, egunero aukera ugari eskainiz, eguneroko zerbitzua Madrilera eta Espainiako hiri nagusietara, bai eta Asturiasko komunitateko beste leku batzuetara ere.

Asturiasen diharduten konpainiekin harremanetan jartzeko informazioa eskura dezakezu ondoren, bai eta egiten dituzten bidaiak ezagutu ere.

Trenez

RENFE eta FEVE konpainiek lotzen dute hiria Asturiasko eta Espainiako gainerakoarekin. RENFEk egunero eskaintzen ditu bidaiak Madrilera, Bartzelonara, Alacantera (larunbatetan izan ezik) eta konbinazioak Espainiako beste hainbat hirirekin.

Gainera, XXI. mende betean “gurutzaldia errailen gainean” Transcantábrico ezagunean egitea aukeratzen duten bidaiariak ere iristen dira Gijonera.

Ikusi trenbide konpainiekin harremanetan jartzeko datuak: Telefono zk.k, web orria, ordutegiak…

Abioiez

Castrillongo Santiago del Monte herrian dago Asturiasko aireportua, eta Espainiako hiri nagusietara eta Europako beste hainbat lekutara bidaia daiteke hartatik.

Aireportua Gijondik 40 Km-ra dago, (35 bat minutu), autobide arin batez lotua (A-8).

Hegazkinez iristen diren bisitariek hiru aukera dituzte hirira joateko:

Aireportuan bertan bada taxi geltoki bat, eta hark zerbitzua eskaintzen du azken hegaldia iristen den arte. Taxiz joateko kostua: 48 € (Aireportuko konpainia) 48 € Gijongo taxiak, gutxi gorabehera.

ALSA konpainiak egunero hainbat zerbitzu eskaintzen ditu autobusez Gijón aireportua – Gijón.                                       

  • Autobusaren kostua: 8,00 € joatea; joan-etorria 16,00 € (Alsa konpainiak 2016an eskainitako prezioak)
  • Ordutegiak: Informazio gehiago.

Autoak alokatzeko hiru konpainiak eskaintzen dituzte beren zerbitzuak ordutegi zabalarekin (enpresa horiek badituzte bulegoak Gijonen):

  • Avis
  • Europcar
  • Enterprise Rent-a-car
  • Itsasontziz

Gijón itsasoari begira bizi izan da eta bizi da. Dituen bi kirol portuek, industria portu handiak eta 10 hondartzek ongi asko frogatzen dute hori. Hemen aurkituko duzu informazioa hirira itsasontziz iristen bazara.

Itsas bidaldiak

  • Gijongo kirol portua
  • Marina Yates del Principado

Nola mugitu

Hiri garraioa

Autobus publikoen sare osoa du hiriak, erabiltzeko errazak, eta hiriguneko eta landa inguruko edozein txokora eramango zaituzte haiek.

Gijonen hiriko autobus lineak eskaintzen dituen enpresa EMTUSA da.

Taxia

Garraiatzeko beste modu eroso bat taxia da.

Bidaiariak geltoki ugari aurkituko ditu hirian barrena sakabanatuak eta Gijongo bi taxi kooperatibetako edozeinetara deituta eskatu ahal izango du taxia:

  • Radio Taxi Gijón
  • Radio Taxi Villa de Jovellanos
  • Radio Taxi Ciudad de Gijón

Aparkalekuak

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on email
Email
Share on whatsapp
WhatsApp
Close Menu

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies ACEPTAR

Aviso de cookies