Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

ZINEMALDI ARKEOLOGIKOA. FICABEN 22. EDIZIOAREN DEIALDIA ZABALIK DAGO.

25 otsaila, 2022 - 30 ekaina, 2022

 

 

Bidasoko XXII. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa-FICAB azaroaren 14tik 19ra ospatuko da. Edizio honetan proiekzioez aurrez aurre gozatzeko aukera izateaz gain, lehiaketako filmak online ikusteko aukera ere mantenduko da.

Jaialdian parte hartu ahal izango dute mota guztietako dokumentu zinematografikoek -dokumentalek, erreportajeek, ikerketek, fikzioek eta abarrek- eta iraupen ezberdinekoek (film laburrak, film ertainak edo luzeak), edozein nazionalitatetako edozein pertsona edo erakunde publiko edo pribatuk ekoitzitakoak, baldin eta horien edukia arkeologiaren eta haren tekniken, etnokeologiaren, ondare arkeologikoaren eta kontserbazioaren ingurukoa bada.

Otsailaren 25etik aurrera zabalik dago lanak aurkezteko epea, eta ekainaren 30ean amaituko da. Ondoren, dokumentalak hautatzeko prozesuari ekingo zaio.

Lehiaketaren oinarriak eta izena emateko orria hemen deskargatu ditzakezu

Filmen inskripzioa online egin daiteke, izena emateko orria eta filma helbide honetara bidaliz:

Halaber, filmen izen ematea Festhome, onlineko plataformaren bidez ere egin daiteke izena.

Zer da FICAB?

Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren Jaialdia 2001. urtean hasi zen egiten Arkeologia gizarteari ezagutzera emateko eta hurbiltzeko, Arkeologiari eta Ondare Arkeologikoari buruzko film dokumentalen bidez.

Bere laugarren ediziotik aurrera, 2004an, jaialdia lehiaketa bihurtu zen eta hortik aurrera hiru sari banatzen ditu: Jaialdiko Sari Nagusia, Publikoaren Sari Berezia eta zientzi dibulgazioaren Arkeolan Saria. 2006. urtean Fedarcinen sartu zen, Arkeologia eta Ondasun Zinemaldien federazio europarrean, eta nazioarte mailako epaimahaia du orduz geroztik.

Urtero egiten da jaialdia eta bertan biltzen dira historiari eta arkeologiari buruzko dokumentaletan adituak diren ekoiztetxe ospetsuenak nahiz ikerketa arkeologikoaren kalitateak bermatutako ekoizpen txikiak. Ikasleei zuzendutako hezkuntza atala ere badu 2015. urteaz geroztik.

Jaialdi honi buruzko informazio guztia www.ficab.org webgunean ikus daiteke.

Xehetasunak

Hasiera:
25 otsaila, 2022
Amiera:
30 ekaina, 2022